21. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Behin betiko zerrenda, Tuterako Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu bat barne igoeran eta mailaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdian

2018ko abenduaren 10ean bukatu zen hautapen prozesuan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea. Alkatetzak abenduaren 21ean emandako 1861/2018 Ebazpenaren bidez onetsi da deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda (2018ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 9an).

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea, deialdiaren 4.1 oinarrian xedatutakoaren arabera, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda. Denak Tuterako Udaltzaingoko Kidegokoak dira:

a) Onartuak:

POLIZIA EDO AGENTE ZENBAKIA

1

770109

2

610798

3

880616

4

820111

5

740109

6

720608

7

680903

8

670903

9

710608

10

560492

11

750109

12

840111

13

690903

14

730608

15

380988

16

640103

17

810111

18

780109

Bigarrena.–Deialdiaren oinarrietako 4.3 artikuluaren 2. paragrafoan ezarritakoarekin bat, baldin izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda eta aginduko da argitaratzeko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Tuterako Udalaren iragarki-taulan eta udal web-orrian.

Hirugarrena.–Laura Abaigar Grossi andrea izendatzea aipatu deialdiko epaimahaiburu, eta ordezko kide ziren Guillermo Rodríguez Notivoli jauna eta Juan Manuel Varón Beltrán jauna titular izanen dira.

Laugarrena.–Onartutako izangaiei jakitera ematea hautapen prozesuko lehenbiziko ariketa (proba teoriko-praktikoa) 2019ko otsailaren 21ean eginen dela, 09:00etan, Lourdes Gizarte Etxean (El Frontón kalea 3, Tutera).

Bosgarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Orobat Udalaren web-orrian (www.tudela.es) ere ikusten ahalko da, “Lan eskaintzak” izeneko atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Tuteran, 2018ko abenduaren 28an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1900010