209. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

5/2019 aurrekontu-aldaketa.
Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2019ko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean 5. aldaketa egiteko espedientea, kreditu berezi bat ematekoa udal brigadan peoi bat kontratatu ahal izateko.

Iragarkia 2019ko 182. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 16an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Era berean, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udalaren iragarki-taulan ediktua jarrita.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuaren arabera.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

Kreditu berezia

GASTUAK:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

(euro)

1 1533 14300

Aldi baterako lan-kontratudunen ordainsariak

2.585,74

1 1533 16000

Aldi baterako lan-kontratudunen Gizarte Segurantza

822,64

GASTUAK, GUZTIRA

3.408,38

FINANTZAKETA:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

(euro)

1 87000

Diruzaintzako gerakina

3.408,38

FINANTZAKETA, GUZTIRA

3.408,38

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkarazten ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Leozko Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iratxetan (Leotz), 2019ko urriaren 8an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L1912979