209. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena 2. poligonoko 38. lurzatian. Behin betiko onespena

2019 irailaren 25ean egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren arabera, behin betiko onetsi zen kudeaketako hirigintza-hitzarmena, eskudirutan konpentsatzeko aprobetxamenduaren %10aren lagapena, Doneztebeko 2. poligonoko 38. lurzatiaren hiri-jarduketaren handitzeari dagokiona. Hitzarmena Udalaren eta Iñigo Munarriz Bañaresen artekoa izan zen.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin bat.

Donezteben, 2019ko irailaren 26an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L1912833