208. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 21a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BILBOKO LAN ARLOKO 8 ZK.KO EPAITEGIA

Zitazioa. Iraizpen autoak 877/2018

Nik, Ramona Gonzalez Abin(e)k, Bilboko, Lan-arloko 8 zk.ko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek,

Honako hau ematen dut aditzera: Lan-arloko epaitegi honetan Iraizpenak 877/2018 zenbakiarekin bideratzen ari diren autoetan, honako hau erabaki da:

–Porkelur SLri ediktu bidez jakinaraztea goian aipatutako prozesuan 2019-10-01ean emandako Antolaketarako eginbidea. Horren kopia haren eskura dago bulego judizial honetan, eta berton ezagutu ahal izango du haren eduki osoa.

Ebazpen horren aurka berraztertze-errekurtsoa jar dezake, hiru egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik, argitalpenean jasota dagoen moduan.

–Porkelur SL ediktu bidez zitatzea, adiskidetze-ekitaldira joan dadin, eta, kasua bada, judiziora, 2019-11-13an, 10:40an, epaitegi honetako 14. judizio-aretora. Barroeta Aldamar 10-lehen solairua.

Zitazio-zedula zitatuaren eskura dago bulego judizial honetan, eta berton ezagutu ahal izango du haren eduki osoa.

Helburukoari ohartarazten zaio ezen hurrengo komunikazioak bulego judizial honetako iragarki-taulan egingo direla, salbu eta autoa edo epaia edo prozesua amaitzeko nahiz intzidentea ebazteko dekretua edo epatzea denean.

Eta, Porkelur SL (B71268296) non den jakiterik ez dagoenez, harentzako konnunikazio gisa balio dezan, ediktu hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Bilbon (Bizkaia), 2019ko urriaren 3an.–Justizia Administrazioaren letradua, Ramona Gonzalez Abin.

Iragarkiaren kodea: J1913117