208. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK. Epatze deia Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 2855/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoetan interesdun direnei.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da gora jotzeko bi errekurtso jarri direla Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 2855/2019 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez ebatzi zen Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan sartzeko hautapen prozedura, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 22ko 261/2019 Ebazpenaren bidez onetsia, eta hautapen prozedura gainditu duten izangaiak deklaratu eta praktiketako funtzionario izendatu ziren, baita praktikaldirako destinoa esleitu ere. Honako hauek aurkeztu dituzte errekurtsoak: Beatriz Pomés Jiménez andreak, ganbera musikako espezialitatean, eta Aberto Tardajos Ayllon jaunak, biolako espezialitatean.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, interesa dutenei jakinarazten zaie aipatu errekurtsoak jarri direla, alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko San Domingo kalea 8) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean. Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da 848466503 zenbakira deituta.

Iruñean, 2019ko urriaren 15ean.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F1913203