208. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onetsi zuen 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraituz, eta udal mugartetik kanpora izanen naizenez,

EBAZTEN DUT:

1. Lehen alkateorde Carlos María Esparza Garcíaren esku uztea Alkatetza honi dagozkion eskumenak 2019ko urriaren 9tik 14ra arte, biak barne.

2. Honen berri ematea Udalbatzari lehen osoko bilkuran eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ibargoitin, 2019ko urriaren 1ean.–Alkatea, Jose Javier Eslava Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1912906