208. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Xehetasun-azterketa, 10. poligonoko 921. eta 2. poligonoko 613. lurzatietan. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2019ko irailaren 12an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Katastroko 10. poligonoko 921. eta 2. poligonoko 613. lurzatietako xehetasun-azterlana, Auzo Lagun SCI-k sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Getze Galarren, 2019ko urriaren 4an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L1912889