208. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Udal zerbitzuak eta zentroak eskuordetzea

Alkatetzak urriaren 1ean emandako 882/2019 Ebazpenaren bitartez, honako hau erabaki da:

1.–Honako eskuordetza berezi hauek egitea ondoren adierazten diren zinegotzien alde, zehazten diren udal zerbitzu, zentro, proiektu eta gaiei dagokienez:

UDAL ZERBITZUA EDO ZENTROA PROIEKTU EDO ARLO ZEHATZA

ZINEGOTZI DELEGATUA

Hiriaren mantentze-lanak, obra txikiak, bideen garbiketa, ingurumena eta berdeguneak

Carlos Oto

Erripagaña

Carlos Oto

Hezkuntza eta Gazteria eta Haur Eskola

Ander Carrascón Erice

Euskara

Ander Carrascón Erice

Herritarren Partaidetza

Ander Carrascón Erice

Kultura Dibertsitatea eta Migrazioak

Ana Monreal Lesmes

Merkataritza

Ana Monreal Lesmes

Gizarte Zerbitzuak eta Adinekoen Zentroa.

Mariluz Moraza Busto

2.–Dagozkion zentroen eta zerbitzuen barne zuzendaritza, antolaketa eta kudeaketa hartuko ditu eskuordetzak, baita eskuordetutako proiektuen edo gaien sustapena eta dinamizazioa ere. Kanpoan gelditzen da hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena. Alkatetza honi dagozkion arloen eskuordetza berariazkoa dira, Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu ez zaizkionak: arloko barne zuzendaritza, kudeaketa, plangintza eta xedeen programazioa, kanpoan utzita hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena.

Bere eskumeneko gaietan Alkatetzari, Tokiko Gobernu Batzarrari eta Osoko Bilkurari proposamenak egin ahal izatea, ordaintzeko proposamenak barne.

Bere gain hartutako eskumenari dagozkion gaietako kontratazio mahaietan buru egitea.

Arloen esparruko hautapen prozesuen epaimahaietan buru egitea.

3.–Berariazko egitekoak biltzen dituen arloan eskuordetza orokorra duten zinegotziek ahalmena izanen dute eskuordetza bereziak dituzten zinegotzien jarduketa berrikusteko.

4.–Ebazpen hau izendatuei jakinaraztea, karguak onar ditzaten. Egindako eskuordetzeak indarra har dezan, zinegotzi ordezkariaren onarpena beharko da. Onarpena isilbidez eman dela ulertuko da, baldin eta ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hiru egun baliodunean ez bazaio Udal honetako Alkatetzari kontrakoa adierazten.

5.–Aipatu eskuordetzen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki oholean ikusgai jartzea.

6.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehenbiziko bilkuran.

7.–Eskuordetzeek indarra hartuko dute ebazpen honen biharamunean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Burlatan, 2019ko urriaren 1ean.–Alkatea, Ana Gongora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L1912990