208. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Etxeak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2019ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Etxeak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik, kexarik edo oharrik egin gabe iragaten bada, Etxeak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzako aldaketa behin betiko onetsirik geldituko dira, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burlatan, 2019ko urriaren 4an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L1912907