208. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

11/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2019ko urriaren 3an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 11/2019 aldaketa Udal honek urte bereko ekitaldirako onetsitako aurrekontuan.

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin, aipatu espedientea Udaleko Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarkia aitzinetik paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, bizilagunek edo interesa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, osoko bilkuran erabakiko da horretaz eta aurrekontuaren behin betiko onespenaz.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2019ko urriaren 4an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L1912909