208. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko lurzoru urbanizaezineko nekazaritzako biltegien baldintza partikularretan. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2019ko irailaren 26ko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea lurzoru urbanizaezineko nekazaritzako biltegien araudi partikularraren aldaketa, Agrícola Forestal Añorbe SLk sustatua. Helburua du determinazioak aldatzea ondoko hauetan: ustiategi bakoitzean biltegi bakarra izateko baimena, gehieneko azalera eraikia, teilatu-hegalerainoko eta gailurrerainoko gehieneko garaiera, estalkiko baldintza eta materialak, fatxadetako materialak eta baoen kokaerak eta neurriak.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Andosillan, 2019ko irailaren 30ean.–Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L1912610