208. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

2020rako zerga-tasak eta tasak

Allingo Udalak, 2019ko urriaren 9an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen, legez eskatzen den quoruma izanda, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12., 64. eta 132. artikuluetan ezarritakoarekin bat:

Lehena: karga-tasa hauek onestea, 2020an nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez:

–Ondasun higiezinen gaineko zerga: %0,1025.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2, obraren egiazko kostu osoaren gainean.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga. Indize hau aplikatuko da: %1.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera. Koefiziente horiek izanen dira foru legearen proiektuan ezarritako gehienekoak.

SORTZEALDIA

0,63

20 urte edo hortik gora

0,58

19 urte

0,51

18 urte

0,36

17 urte

0,21

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,06

7 urte

0,06

6 urte

0,06

5 urte

0,06

4 urte

0,11

3 urte

0,13

2 urte

0,13

Urtebete

0,06

Urtebetetik behera

  • Karga-tasa ezartzea, %15 izanen baita.

Bigarrena: ordenantza fiskalei dagozkien tasak onestea:

–Fotokopiak: 0,10 euro unitateko.

–Ziurtagiriak eta lurzati zedulak: euro 1.

–Ziurtagiriak aurrekariekin: 3 euro.

–Fax zerbitzua: euro 1 lehenbiziko orrirako eta 0,50 euro hurrengoetarako Nafarroan. 2 euro lehenbiziko orrirako eta euro 1 hurrengoetarako Foru Komunitatetik kanpo.

–Konpultsak: 0,50 euro.

–Aparkatze txartelak: 3 euro.

–Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia: 80 euro.

–Jarduera sailkatuen espedienteen eta irekitzeko lizentzien tramitazioa: txosten teknikoaren kostua.

–Prentsako argitalpenak: argitaratzearen kostua.

–Puzgarrien tasa: 40 euro/egun/puzgarri.

–Pilotalekuko tasa: 3 euro/argiaren fitxa.

–Mahaia erabiltzeko tasa: 2 euro unitateko.

–Eszenatokia erabiltzeko tasa: 60 euro.

–Taxi zerbitzuaren tasa: 3 euro.

–Aulkia erabiltzeko tasa: 0,50 euro/unitatea.

–Aulki kaiolaren tasa: 25 euro.

Hirugarrena: erabaki honek indarra hartuko du 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2019ko urtarrilaren 1etik aitzina hasiko dira aplikatzen.

Laugarrena: horri guztiari dagokion erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, ediktuak paratuz, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat (lege horren bidez jorratu zen Administrazio Prozedura Erkidea).

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Erabaki honen aurka, bide administratiboan behin betikoa baita, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Amillaon, 2019ko urriaren 10ean.–Alkatea, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L1913088