208. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Gora jotzeko errekurtsoa, lekualdatze lehiaketaren bidez sei legelari lanpostu betetzeko deialdiaren aurka

Iruñeko Udaleko legelari izateko sei lanpostu lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdian, Antonio Arméndariz Garcíak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Administrazio Auzitegian, udal horren Giza Baliabideen Zuzendaritzak 2019ko apirilaren 3an emandako ebazpenaren aurka, aipatu deialdiari buruzkoa (2019ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 24an).

Interesdun guztiei jakinarazten zaie eta epatze deia egiten zaie agertzeko hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea, 10; Iruña. Sarrera Ezkirotz kaletik); hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2019ko urriaren 7an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1912925