208. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREAN JARTZEA, goi tentsioko aireko linearen trazaduraren aldaketa.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 35. artikuluan xedaturikoa betez, ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, Iruña), Abaurregaineko udaletxean eta Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen egoitzan, jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten, eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Dokumentazio hori Interneten ere eskuragarri dago, euskarri digitalean, “Ingurumen proiektuak jendaurrean” izeneko fitxan:

https://gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/procesos/proyecto-cambiado-trazado-linea-aera-alta-tension-remendia-por-cierre

Aditzera ematen den egintza: ingurumen ukipenetarako baimena.

Jarduera: Trazaduraren aldaketa Erremendiarako goi tentsioko aireko linean (Pirinioan linea elektrikoak kentzeagatik).

Sustatzailea: Electra Saltea SL.

Udalerria: Abaurregaina, 18. fazeroa, “Erremendia”.

Iruñean, 2019ko irailaren 19an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F1912343