208. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

67/2019 EBAZPENA, irailaren 19koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, abuztuaren 8ko 494/2019 Ebazpena eta uztailaren 3ko 426/2019 Ebazpena aldatzen dituena. Ebazpen horien bidez honako hauek ebatzi ziren, hurrenez hurren: Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Hezkuntza Bereziko unitateen hezkuntza ituna berritzea, eta Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Batxilergoko hezkuntza itunak aldatzea, 2019-2020 ikasturtetik aurrerako eperako bietan ala bietan.

Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, bertan adierazita esleitutako eskola-orduen kopurua aldatu behar dela honako ikastetxe hauetan, bakoitzean aipatzen den mailan hain zuzen: Lizarrako Nuestra Señora del Puy eta Iruñeko Jesuitinas (Batxilergoan) eta Sarrigurengo Salesianos (DBHko laugarren mailan).

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Lizarrako Nuestra Señora del Puy ikastetxearen ituna zabaltzea. Hala, astean 12 ordu gehiago izanen dira Batxilergoko lehen mailan, ikusirik 2019ko irailean ikastetxeak aurkeztutako matrikula.

2. Iruñeko Jesuitinas ikastetxearen ituna zabaltzea. Hala, astean 2 ordu gehiago izanen dira Batxilergoko lehen mailan, ikusirik 2019ko irailean ikastetxeak aurkeztutako matrikula.

3. Sarrigurengo Salesianos ikastetxearen ituna zabaltzea. Hala, 15 ordu gehiago izanen dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailan, ikusirik 2019ko irailean ikastetxeak aurkeztutako matrikula eta Ikuskapen Zerbitzuaren txostena.

4. Ebazpen hau ikastetxe interesdunari jakinaraztea. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezake ikastetxe interesdunak, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

6. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuan dagoen kontu-hartzailetza delegatuari, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Ikuskapen Zerbitzuari, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko irailaren 19an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F1912489