208. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

26/2019 EBAZPENA, irailaren 24koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Valtierrako udal-mugartean goi-tentsioko linea elektrikoaren aurretiazko administrazio baimena, eraikitzeko administrazio baimena eta haren onura publikoaren deklarazioa.

Nafarroako Gobernuak 2017ko urtarrilaren 25ean hartutako erabakiaren bidez, Cavar-1, Cavar-2, Cavar-3, Cavar-4 eta Cavar-5 izeneko haize-parkeen Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala onetsi zen.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren apirilaren 17ko 233E/2019 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen Cavar-1, Cavar-2 eta Cavar-3 haize-parkeen Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala aldatzeko espedientea, Renovables de la Ribera SL merkataritzako sozietateak sustatua. Aldaketaren xedea zen azpiestazioa eta energia ateratzeko linea elektrikoaren euskarri batzuk tokiz aldatzea eta Cavar 1.5 haize-sorgailurako sarbide berria egitea N-121etik.

Renovables de la Ribera SLk, 2019ko ekainaren 13an, aurretiazko administrazio baimena eskatu zuen, bai eta eraikitzeko administrazio baimena eta zehazki onura publikoaren deklarazioa ere, instalazio elektriko honetarako:

–Espedientea: SAT11000.

–Instalazioaren xedea: zenbait haize-parkek ekoitzitako energia elektrikoa ateratzea.

–Kokapena: Valtierrako udal-mugartea.

–Instalazioaren ezaugarriak: Lurpeko linea elektrikoa, 66 kV-koa, “ST Cavar-ST La Cantera” 66 kV-eko aireko lineako 00.01 zenbakiko euskarritik “ST Cavar” azpiestazioko 66 kV posizioraino (3.350 metro, RHZ1-RA+2OL(S) 36/66 kV 1x1200 Cu H95 eroalea).

–Aurrekontua: 3.193.931,21 euro.

I.–Jendaurrean jartzea:

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, Renovables de la Ribera SLren eskaera jendaurrean jarri zen hogei egunean, iragarkia argitaratu baitzen 2019ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 26koan, eta Diario de Noticias egunkarian, egun berean. Halaber, eskaera Valtierrako Udalari ere igorri zitzaion, txostena presta zezan eta epe berean jendaurrean jar zezan.

Ez da alegaziorik jaso.

II.–Ukitutako organismoak:

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluekin bat etorriz, Telefónica de España SAUri txostena eskatu zaio (2019ko uztailaren 15eko eta abuztuaren 14ko ofizioak), baina ez du erantzunik eman.

Proiektuaren kopia bidali zitzaion Valtierrako Udalari, txostena eman zezala eskatuz (2019ko uztailaren 15eko eta abuztuaren 22ko ofizioak), eta ez du erantzunik eman.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 151. artikuluan adierazten denez, “Edozein unetan eta libreki, onura publikoaren deklarazioaren eskatzaileak beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak erostea adostu dezake horien titularrekin. Instalazioaren onura publikoa deklaratzen denean, akordio horrek Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 24. artikuluan aurreikusitako izaera eta ondorioak hartuko ditu, eta, beraz, horrek desjabetze espedientearen amaiera ekarriko du. Kasu horietan, onura publikoaren deklarazioaren onuradunak eskatzen ahalko dio agintari eskudunari Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Erregelamenduaren 59. artikuluan ezarritako mekanismoa aplikatzeko.

Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa, eta kontuan hartuta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatua, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak proposatu du Renovables de la Ribera SLk eskatutako baimena onartzea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aurretiazko administrazio baimena ematea Renovables de la Ribera SLri, 66 kV-ko lurpeko linea elektrikorako, “ST Cavar-ST La Cantera” 66 kV-eko aireko lineako 00.01 zenbakiko euskarritik “ST Cavar” azpiestazioraino.

2. Instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Francisco Javier Juárez Gay industria ingeniariak sinatua, onestea. Hogeita lau hilabete ematen zaizkio obrak gauzatzeko.

3. Zehazki, instalazio horren onura publikoa deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta lege hori garatzen duen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.4 artikuluan aipatutako ondorioetarako.

4. Renovables de la Ribera SL enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

5. Instalazioak gauzatu beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

6. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaerako ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

7. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

8. Ebazpen hau Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

10. Ebazpen hau Renovables de la Ribera SLri eta Telefónica de España SAUri jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

11. Ebazpen hau Valtierrako Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuari aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2019ko irailaren 24an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1912391