208. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoan sartzeko hautapen prozeduran saxofoiko espezialitateko merezimenduen baremoko emaitzen aktaren aurka jarria. Hautapen prozedura hori Hezkuntzako Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 22ko 261/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Iragarki honen bidez jakinarazten da ezen Pablo Sánchez-Escariche Gashek gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoan sartzeko hautapen prozeduran saxofoiko espezialitateko merezimenduen baremoko emaitzen aktaren aurka. Hautapen prozedura hori Hezkuntzako Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 22ko 261/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, interesa dutenei jakinarazten zaie aipatu errekurtsoak jarri direla, alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko San Domingo kalea 8) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean. Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da 848426503 zenbakira deituta.

Iruñean, 2019ko urriaren 11n.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F1913102