208. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

8/2019 FORU AGINDUA, irailaren 23koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, eskumen batzuen erabilera departamentuko zuzendari nagusiei eskuordetzen diena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 11.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, Foru Administrazio Publikoko organoek zilegi dute esleituta dituzten eskumenen erabilera kasuko administrazioko maila bereko edo txikiagoko beste organo batzuei eskuordetzea, hierarkikoki beren menpe ez badaude ere.

Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren jardunean efizientzia eta arintasun handiagoa lortu nahian, ulertu da komenigarria dela indarreko araudiak ekonomia eta aurrekontuak kudeatzeko arloan kontseilariari ematen dizkion zenbait eskumenen erabilera zuzendari nagusiei eskuordetzea.

Horrenbestez, aipatu legezko araudiak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko zuzendari nagusiei eskuordetzea, dagokien esparruen barrenean, gastuak baimendu eta xedatzeko, ordaintzeko betebeharra aitortzeko eta aurrekontuko aldaketak egiteko indarreko araudiak ematen dizkidan eskumenen erabilera.

2. Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak, hala ere, berriz bereganatzen ahal du edozein unetan, edozein espediente edo afera ebazteko.

3. Foru agindu honen ondoriozko eskuordetzearen bitartez ematen diren ebazpenetan, inguruabar hori berariaz aipatu beharko da. Ulertuko da, ondorio guztietarako, kontseilariak eman dituela, eta haien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua.

4. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik beretik sortuko ditu ondorioak.

Iruñean, 2019ko irailaren 23an.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F1912324