207. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

29/2019 FORU AGINDUA, urriaren 9koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, Amaya García López de Arana andrea Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiko Turismo eta Merkataritza arloko Laguntzen Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez izan beharko dute Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, zein departamenturi atxikita dagoen unitate organikoa, haren titularrak eginen du izendapena bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak esleitzen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Amaya García López de Arana andrea, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiko Turismo eta Merkataritza arloko Laguntzen Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Foru agindu hau interesdunari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko urriaren 9an.–Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

Iragarkiaren kodea: F1913026