207. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Laburpena, laguntza ekonomikoak emateko deialdiarena. Laguntzak banakako ebaluazioaren bidez emanen zaizkie 2019. urtean gizarte larrialdi egoeran izan diren Tafallako bizilagunei. Haur eta nerabeen prebentzio, gizarteratze eta hezkuntzako beharren eremua

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 475658.

A) Onuradunak: Tafallan erroldaturik egonik, Tafallako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko programaren batean dauden pertsonak, behar adinako baliabide ekonomiko propiorik ez dutenak eta gizartearen edo familiaren laguntzaren babesik gabe daudenak aurre egin ahal izateko ezinbestean eta nahi gabe pairatutako ezbeharrari.

B) Xedea: jostailuen kanpaina Eguberrietan; haur bakoitzeko 35 euroko laguntza emanen da.

C) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza, 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es web orrian eta 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2019ko otsailaren 12koan.

D) Zenbatekoa: 2.100 euro.

Laguntzak finantzatuko dituzten partidak horrela identifikatuko dira:

Caixako laguntza sozialeko transferentziak, “0-23111-4800001” partidatik, 2.100 euro, Eguberrietako jostailuen kanpainarako.

E) Eskaerak aurkezteko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2019ko azaroaren 30a arte, baldin aurrekontu-izendapena mantentzen bada.

F) Dirulaguntzaren organo kudeatzailea: Tafallako Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.

Tafallan, 2019ko urriaren 2an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1912798