207. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Udal ordenantza, Ezkontza zibilak eta hilberrien aldeko agur edo omenaldi zibilak arautzen dituena. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2019ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Ezkontza zibilak eta hilberrien aldeko agur edo omenaldi zibilak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, hasiera batez onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, Ezkontza zibilak eta hilberrien aldeko agur edo omenaldi zibilak arautzen dituen ordenantza fiskala behin betiko onetsita geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lekunberrin, 2019ko irailaren 27an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L1912733