207. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 601. lurzatian. Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2019ko abuztuaren 14an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa; horren helburua da diseinuko hirigintza baldintzak zehaztea Guipúzcoa kalean etxebizitza bat eraikitzeko, Javier Simón Islak sustaturik.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat.

Corellan, 2019ko urriaren 3an.–Alkatea, Gorka García Izal.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1912847