207. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila egiteko

Andosillako alkate udalburuak, irailaren 30eko 262/2019 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen ezkontza zibilak egiteko Alkatetza honi dagozkion eginkizunak Andosillako Udaleko beherago adierazten den zinegotziaren esku uztea, ezkontzen direnek horrela eskatzen dutenean. Hori, ondoko arauen arabera: abenduaren 23ko 35/1994 Legean eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak alkateek ezkontza zibila baimentzearen gainean 1995eko urtarrilaren 26an eman jarraibidean xedatua, kontuan hartuta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. eta 44. artikuluak, Alkatetzaren eskudantziak eskuordetzeari dagokionez, salbu eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 eta 71. artikuluetan zehazten direnak, eta Kode Zibilaren 51.1 artikulan ezarritakoa. Aipatu zinegotzia Estíbaliz Cruz Resano da.

Andosillan, 2019ko irailaren 30ean.–Alkatea, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L1912598