207. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Bideei buruzko udal ordenantza. Hasierako onespena

Antzingo Udalak, 2019ko irailaren 11n egin osoko bilkura arruntean, gai-zerrendako 3. puntuan honako erabaki hau hartu zuen:

“Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Antzingo Bideei buruzko udal ordenantza, honako testu honekin bat:

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea 30 egun baliodunean eta entzunaldia ematea interesdunei, erabaki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, erreklamazioak eta iradokizunak aurkez ditzaten, erabaki hau argitaratuz udalaren web atarian, udalaren iragarki-tauletan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. artikuluan, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Hirugarrena.–Erregelamenduzko ekimenak beren eskubide edo interes legitimoak ukitzen dituen pertsonak edo haien ordezkari izateko legeak aitortuak dauden erakundeen edo elkarteen iritzia zuzenean jasotzea, elkarte horien helburua zuzenean loturik dagoenean xedearekin, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Laugarrena.–Alegaziorik, iradokizunik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta haren testu osoa argitara emanen da udalaren web atarian, udalaren iragarki-tauletan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.”

Antzinen, 2019ko irailaren 13an.–Alkatea, Isaac Corres López.

Iragarkiaren kodea: L1912792