207. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

40/2019 EBAZPENA, irailaren 16koa, Garraio Zerbitzuko zuzendariak emana, errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda onesten duena. Probak 2019ko abuztuaren 30ean egin ziren.

Garraio Zerbitzuko zuzendariak urriaren 3an emandako 82/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen errepide bidezko salgai edo bidaiari garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko probetan parte hartzeko, zehazki, 2019. urtean Nafarroako Foru Komunitatean egin behar zirenetan. Ebazpen hori 2018ko 221. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 15ekoan.

Horretarako izendatutako epaimahaiak 2019ko abuztuaren 30ean egindako probak gainditu dituzten izangaien zerrenda aurkeztu du.

Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 14ko 87/2019 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarraren 5. apartatuak eta errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa eta etengabeko prestakuntza arautu zituen uztailaren 20ko 1032/2007 Errege Dekretuaren 15. artikuluak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honen eranskinean ageri den izangaien zerrenda onestea. Zerrenda horretan ageri dira errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria eskuratu duten izangaiak, 2019ko abuztuaren 30ean egindako probak gainditu dituztelako.

2. Garraio Zerbitzuko Kudeaketa Atalari agintzea errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien lanbide gaitasunaren agiriak prestatu eta behar diren kualifikazio txartelak egin ditzala.

3. Ebazpen hau Garraio Zerbitzuko Kudeaketa Atalari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Garraioetako zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2019ko irailaren 16an.–Garraio Zerbitzuko zuzendaria, Miguel Ángel Jiménez de Cisneros y Fonfría.

ERANSKINA

Gidarien lanbide gaitasunaren agiria lortzeko 2019ko abuztuaren 30ean egindako azterketa gainditu dutenen zerrenda

DEITURAK

IZENA

MOTA

ALLENDE

ALBERTO LEONARDO

Salgaiak

DIALLO

THIERNO SOULEYMANE

Salgaiak

GORTARI COICOECHEA

XIKER

Salgaiak

IGOA BERASTEGUI

FERNANDO

Salgaiak

JIMENEZ SUESCUN

ALBERTO

Salgaiak

LOPEZ ARISPE

EDUARDO GENARO

Salgaiak

MEDINA AGUILAR

DAVID STEVEN

Salgaiak

ÑAUPARI PALLARA

EDWIN

Salgaiak

SILVA BENAVIDES

HERMES RAMIRO

Salgaiak

BENALCAZAR VALLEJO

CARLOS ALBERTO

Bidaiariak

BENITEZ ESCALONA

OLGA

Bidaiariak

CONSTANTIN

DANIEL

Bidaiariak

DE MACEDO VIEIRA

WESLEY

Bidaiariak

LLANOS OSORIO

VICTOR JULIO

Bidaiariak

PORTEIRO DE ARAUJO

EDUARDO

Bidaiariak

QUIROGA CUENCA

TAIRO DAVID

Bidaiariak

RUIZ DE LARRAMENDI FORTUN

MIRIAM

Bidaiariak

SILLERO DIEZ

GUADALUPE

Bidaiariak

STEFAN

GHEORGHE

Bidaiariak

ZUÑIGA SANCHEZ

OSCAR SANTIAGO

Bidaiariak

AYNAOU AYNAOU

YAHYA

Bidaiariak (promozioa)

CHAMOURATOV

ROUSLAN

Bidaiariak (promozioa)

CHIGUER

SMAIL

Bidaiariak (promozioa)

GRADINARU

DUMITRU MARIUS

Bidaiariak (promozioa)

SANCHEZ GUZMAN

MARCELINO

Bidaiariak (promozioa)

STOICA

IONEL COSTICA

Bidaiariak (promozioa)

Iragarkiaren kodea: F1912120