207. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

11/2019 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean heziketa zikloa 2018-2019 ikasturtean bukatu duten ikasleei hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikasketen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen sari bereziak emateko deialdia egiten duena.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuak heziketa zikloa 2018-2019 ikasturtean bukatu duten ikasleei hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikasketen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen sari bereziak emateko deialdiaren aldeko txostena egin du, Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 4ko 29/2013 Foru Aginduaren 3. artikuluko 1. puntuan eta Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 26ko 113/2018 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiz; foru agindu horiek hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikasketei eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketei dagozkien sari bereziak arautzen dituzte hurrenez hurren.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Heziketa zikloa 2018-2019 ikasturtean bukatu duten ikasleei hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikasketen sari bereziak emateko deialdia onestea. Ebazpen honen 1. eranskinean jaso da.

2. Onestea Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen sari berezien 2018-2019 ikasturteko deialdia. Ebazpen honen 2. eranskinean jaso da.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera eta sari berezien deialdi honen xede diren ikasketak emateko baimena duten ikastetxe publiko eta pribatuetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2019ko irailaren 25ean.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

1. ERANSKINA

Lanbide Heziketako sari berezien deialdiaren oinarriak

1. Deialdia egiten da hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikasketen oinarrizko eta erdi eta goi mailetako Lanbide Heziketako sari bereziak, 2018-2019 ikasturteari dagozkionak, emateko, martxoaren 4ko 29/2013 Foru Aginduaren arabera. Nafarroako Foru Komunitatean hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikasketen sari bereziak arautzen dituen azaroaren 13ko 109/2018 Foru Aginduak aldatu du aurretik aipatu den 29/2013 Foru Agindua.

2. Hezkuntza Departamentuak sari hauek emanen ditu:

a) Sari berezi bat Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloen barrenean Nafarroan eskaintzen den lanbide arlo bakoitzerako.

b) Sari berezi bat Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa zikloen barrenean Nafarroan eskaintzen den lanbide arlo bakoitzerako.

c) Sari berezi bat Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloen barrenean lanbide arloen honako multzo hauetako bakoitzerako:

–“Administrazioa eta Kudeaketa”, “Merkataritza eta Marketina”, “Informatika eta Komunikazioak” eta “Arte Grafikoak” lanbide arloetako Oinarrizko LHko zikloak: Administrazio Zerbitzuak, Arte Grafikoak, Merkataritza Zerbitzuak, Bulegoko Informatika.

–“Nekazaritza”, “Ostalaritza eta Turismoa”, “Irudi Pertsonala”, “Elikagaien Industriak” eta “Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza” lanbide arloetako Oinarrizko LHko zikloak: Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Jarduerak, Lorezaintza eta Lore-konposizioak, Sukaldaritza eta Jatetxeak, Ile-apainketa eta Estetika, Elikagaien Industriak, Ehunezko eta Larruzko Artikuluen Konponketa.

–“Eraikuntza eta Obra Zibila”, “Elektrizitatea eta Elektronika”, “Fabrikazio Mekanikoa”, “Instalazioa eta Mantentze-lanak”, “Zura, Altzariak eta Kortxoa” eta “Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak” lanbide arloetako Oinarrizko LHko zikloak: Eraikinen Zaharberritze- eta Mantentze-lanak, Elektrizitatea eta Elektronika, Fabrikazioa eta Muntaketa, Metalezko Elementuen Fabrikazioa, Zurgintza eta Altzarigintza, Ibilgailuen Mantentze-lanak.

3. Deialdian parte hartzen ahalko dute Lanbide Heziketako oinarrizko eta erdi eta goi mailetako zikloetako ikasleek, baldin hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikasketak 2018-2019 ikasturtean bukatu badituzte Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe baimenduetan, publikoak nahiz pribatuak izan, eta martxoaren 4ko 29/2013 Foru Aginduaren 4. artikuluan (azaroaren 13ko 109/2018 Foru Aginduak emandako testuaren arabera) ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

4. Sari berezia eskuratu nahi duten ikasleek izena eman beharko dute, aipatutako martxoaren 4ko 29/2013 Foru Aginduaren 6. artikuluan (martxoaren 4ko 109/2018 Foru Aginduak emandako testuaren arabera) xedatutakoaren arabera behar den dokumentazioa eta eskabidea aurkeztuz. Eskaerak Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariari igorriko zaizkio, aurreko atalean adierazitako agiriekin batera, eta honela aurkezten ahalko dira:

–Hezkuntza Departamentuko Erregistroan.

–Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean.

–Telematikoki, Erregistro Elektroniko Orokorrean.

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako baliabideetako edozeinen bidez.

Deialdi honetarako, eskabideak hamar egun balioduneko epean aurkeztuko dira, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Sari berezietarako deialdi honetan inskribatzeko eskabideak Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Lanbide Heziketako sari bereziak” izeneko tramite fitxan ageri den ereduari jarraituko dio, zeina helbide honetan baitago:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/1967/Premios-Extraordinarios-de-Formacion-Profesional-y-Artes-Plasticas-y-Diseno

Orobat, aipatu tramite fitxan aurkitzen ahalko da Lanbide Heziketako ikasketen sari berezietarako deialdi honi buruzko informazio guztia.

6. Sari berezien deialdian norgehiagokako araubidea erabiliko da. Sariak Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emanen ditu, hautapen batzordeak proposaturik. Horretarako, ikasketa espedientean agertzen den batez besteko nota hartuko da kontuan, eta, berdinketa izanez gero, beste merezimendu batzuei emandako puntuazioa.

7. Honela gauzatuko da norgehiagokako araubidea:

a) Sariak heziketa zikloan azken kalifikaziorik handiena lortzen duten parte-hartzaileei emanen zaizkie. Kalifikazio hori bi dezimalekin emanen da.

b) Berdinketa izanez gero, honako atal hauek baloratuta lortzen den puntuazio handiena kontuan hartuz ebatziko da:

–Hizkuntza ikasketak. Hizkuntzen maila egiaztatzeko, otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituko zaio. Foru agindu horren bidez, hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulazioak eta ziurtagiriak ezarri ziren, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailei erreferentzia eginez, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko eskumeneko eremuan.

Egiaztatzen den hizkuntza bakoitzean, A2 maila edo baliokidea 0,2 punturekin baloratuko da; B1 maila edo baliokidea 0,5 punturekin; B2 maila edo baliokidea puntu 1ekin; eta C1 maila, C2 maila edo baliokidea 1,5 punturekin.

–Atzerriko prestakuntza egonaldiak. Atzerriko prestakuntza egonaldietan emandako hilabete bakoitzeko, administrazio batek antolatua bada: 0,1 puntu. 2 puntu guztira, atal honetan.

–Titulazioari lotutako berariazko prestakuntza. 0,05 puntu emanen dira administrazio publiko batek edo berak baimendutako entitate batek ziurtatutako ikastaroetan egindako 10 orduko. 2 puntu guztira, atal honetan.

–Beste prestakuntza batzuk: aurkezten diren sari bereziaren ikasketak baino maila akademiko txikiagoko lanbide ikasketak amaitu dituztela egiaztatzen duten pertsonek, 0,5 puntu eskuratuko dute egiaztatutako titulu bakoitzeko. 2 puntu guztira, atal honetan.

c) Berdinketak badirau, hautapen batzordeak curriculumean aurkeztutako beste alderdi aipagarri batzuk hartuko ditu kontuan, esate baterako, lan esperientzia, sariak, bekak edo beste batzuk.

8. Sari berezia lortzen duten ikasleei, Hezkuntza Departamentuaren aitorpen ofizialaz gainera, saria frogatzen duen diploma emanen zaie, eta saria lortu dutela frogatzen duen eginbidea jasoko da haien ikasketa espedientean.

9. Sari berezia lortzen duten lanbide heziketako goi mailako ikasleek Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak antolatzen duen Lanbide Heziketako Sari Nazionalen deialdian parte hartzen ahalko dute, uztailaren 15eko EDU/2128/2011 Aginduan jasotzen den bezala.

10. 2018-2019 ikasturteko sari bereziak Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez esleituko dira, eta ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

2. ERANSKINA

Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen sari berezien deialdiaren oinarriak

1. Deialdia egiten da Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako erdi eta goi mailetako ikasketen sari bereziak, 2018-2019 ikasturteari dagozkionak, emateko, azaroaren 26ko 113/2018 Foru Aginduaren arabera. Foru agindu horren bidez arautu ziren Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen sari bereziak Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

2. Hezkuntza Departamentuak sari hauek emanen ditu:

a) Sari berezi bat Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen goi mailako heziketa zikloen barrenean Nafarroan eskaintzen den lanbide arlo bakoitzerako.

b) Sari berezi bat Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen erdi mailako heziketa zikloen barrenean Nafarroan eskaintzen den lanbide arlo bakoitzerako.

3. Deialdian parte hartzen ahalko dute erdi eta goi mailetako ikasleek, baldin Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketak 2018-2019 ikasturtean bukatu badituzte Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe baimenduetan, publikoak nahiz pribatuak izan, eta azaroaren 26ko 113/2018 Foru Aginduaren 4. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

4. Sari berezia eskuratu nahi duten ikasleek izena eman beharko dute, aipatutako azaroaren 26ko 113/2018 Foru Aginduaren 6. artikuluaren arabera behar den dokumentazioa eta eskabidea aurkeztuz. Eskaerak Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariari igorriko zaizkio, aurreko atalean adierazitako agiriekin batera, eta honela aurkezten ahalko dira:

–Hezkuntza Departamentuko Erregistroan.

–Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean.

–Telematikoki, Erregistro Elektroniko Orokorrean.

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako baliabideetako edozeinen bidez.

Deialdi honetarako, eskabideak hamar egun balioduneko epean aurkeztuko dira, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Sari berezietarako deialdi honetan inskribatzeko eskabideak Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen sari bereziak” izeneko tramite fitxan ageri den ereduari jarraituko dio, zeina helbide honetan baitago:

https://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/7277/Premios-extraordinarios-de-ensenanzas-profesionales-de-artes-plasticas-y-diseno

Orobat, aipatu tramite fitxan aurkitzen ahalko da sari berezietarako deialdi honi buruzko informazio guztia.

6. Sari berezien deialdian norgehiagokako araubidea erabiliko da. Sariak Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emanen ditu, hautapen batzordeak proposaturik. Horretarako, ikasketa espedientean agertzen den batez besteko nota hartuko da kontuan, eta, berdinketa izanez gero, beste merezimendu batzuei emandako puntuazioa.

7. Honela gauzatuko da norgehiagokako araubidea:

a) Sariak heziketa zikloan azken kalifikaziorik handiena lortzen duten parte-hartzaileei emanen zaizkie. Kalifikazio hori bi dezimalekin emanen da.

b) Berdinketa izanez gero, honako atal hauek baloratuta lortzen den puntuazio handiena kontuan hartuz ebatziko da:

–Hizkuntza ikasketak. Hizkuntzen maila egiaztatzeko, otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituko zaio. Foru agindu horren bidez, hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulazioak eta ziurtagiriak ezarri ziren, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailei erreferentzia eginez, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko eskumeneko eremuan.

Egiaztatzen den hizkuntza bakoitzean, A2 maila edo baliokidea 0,2 punturekin baloratuko da; B1 maila edo baliokidea 0,5 punturekin; B2 maila edo baliokidea puntu 1ekin; eta C1 maila, C2 maila edo baliokidea 1,5 punturekin.

–Atzerriko prestakuntza egonaldiak. Atzerriko prestakuntza egonaldietan emandako hilabete bakoitzeko, administrazio batek antolatua bada: 0,1 puntu. 2 puntu guztira, atal honetan.

–Titulazioari lotutako berariazko prestakuntza. 0,05 puntu emanen dira administrazio publiko batek edo berak baimendutako entitate batek ziurtatutako ikastaroetan egindako 10 orduko. 2 puntu guztira, atal honetan.

–Bestelako prestakuntza: beste ikasketa batzuk burutu dituztela egiaztatzen dutenek: egindako zikloarekin zerikusia badute, 0,5 puntu emanen dira egiaztatutako titulu bakoitzeko; zerikusirik ez badute, berriz, 0,2 puntu emanen dira egiaztatutako titulu bakoitzeko. 2 puntu guztira, atal honetan.

c) Berdinketak badirau, hautapen batzordeak curriculumean aurkeztutako beste alderdi aipagarri batzuk hartuko ditu kontuan, esate baterako, lan esperientzia, sariak, bekak edo beste batzuk.

8. Sari berezia lortzen duten ikasleei, Hezkuntza Departamentuaren aitorpen ofizialaz gainera, saria frogatzen duen diploma emanen zaie, eta saria lortu dutela frogatzen duen eginbidea jasoko da haien ikasketa espedientean.

9. Sari berezia lortzen duten arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketetako goi mailako zikloetako ikasleek Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak antolatzen duen arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketen sari nazionalen deialdian parte hartzen ahalko dute, uztailaren 29ko ECD/1611/2015 Aginduan jasotzen den bezala.

10. 2018-2019 ikasturteko sari bereziak Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez esleituko dira, eta ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Iragarkiaren kodea: F1912482