207. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

84/2019 FORU AGINDUA, urriaren 7koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Carlos Ukar Arana jauna Hezkuntza Departamentuko Ebaluazio eta Kalitate Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Foru Komunitateko Administrazioko atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez, eta burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute, halaxe ezarri baita abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian. Legegintzako foru dekretu horrek Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onetsi zuen.

Bestalde, unitate organikoa zer departamentutara atxikirik dagoen, haren titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako beste unitate batzuetako buruak, bitarte baterako eta funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren, halaxe xedatu baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarrian.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Carlos Ukar Arana jauna Hezkuntza Departamentuko Ebaluazio eta Kalitate Ataleko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak lanpostuaz jabetzen den egunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko urriaren 7an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F1913042