206. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2019/04U eta 2019/05U aurrekotu-aldaketak. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2019ko urriaren 4an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi ditu 2019. urteko udal aurrekontuko aldaketa hauek:

–2019/04U.–Eskolako garbitasuna.

–2019/05U.–Sakanako Mankomunitatea: Aukera berdintasuna.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Etxarri Aranatzen, 2019ko urriaren 8an.–Jarduneko alkatea, Lur Iosu Larraza Lopez.

Iragarkiaren kodea: L1912980