206. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

15/2019 EBAZPENA, urriaren 4koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean ezartzen duena goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroa egiteko eskaintza eta onesten dituena ikasleak ikastetxe publikoetan onartzeko prozeduraren jarraibideak eta egutegia 2019-2020 ikasturterako.

Legeriari jarraikiz, Lanbide Heziketaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen batean finkatuko dira ikasturte bakoitzeko prozesua zehaztuko duten datak eta jarraibideak, bai eta hura garatzeko beste gai batzuk ere. Hala ezartzen da Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak eta goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroa egiteko, ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako ikasleak onartzeko prozedura arautzeko oinarriak onetsi zituen apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 2. oinarriko 3. atalean, apirilaren 28ko 53/2017 Foru Aginduan emandako idazketaren arabera.

Borondatezko irakasgaiak Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 42.5 artikuluan aipatzen dira, Hezkuntzaren kalitatea hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoan emandako idazketaren arabera. Haien antolaketa modu esperimentalean egin zen Hezkuntzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 6ko 151/2016 Ebazpenaren bidez, nola eta goi mailako zikloetarako sarrera ikastaro delako baten bidez. Hiru ikasturtetan indarrean egon ondoan, eskarmentuak komenigarri egiten du goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroaren ezaugarri batzuk aldatzea.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroaren eskaintza ezartzea 2019-2020 ikasturterako. Ebazpen honen 1. eranskinean aipatzen dira sarrera ikastaroaren modalitateak eta ikastetxeak.

2. 2019-2020 ikasturtean ikasleak ikastetxe publikoetako goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroan onartzeko prozeduraren jarraibideak, egutegia eta beste alderdi batzuk onestea. Ebazpen honen 2. eta 3. eranskinetan daude jasota.

3. 2019-2020 ikasturtean sarrera ikastaroa emanen duten ikastetxeen egutegiari eta ordutegi orokorrari buruzko jarraibide berariazkoak onestea. Ebazpen honen 4. eranskinean ageri dira.

4. 2019-2020 ikasturtean sarrera ikastaroa emanen duten ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua arautzeko berariazko jarraibideak onestea. Ebazpen honen 5. eranskinean ageri dira.

5. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

6. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren eta Bizikidetzaren Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzura, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Eskolatze Bulegora eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2019ko urriaren 4an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

1. ERANSKINA

Sarrera ikastaroen eskaintza eta ezaugarriak. 2019-2020 ikasturtea

Eskaintza.

1. Donapea IIP-n eskaintzen dira. 30 ikaspostu eskaintzen dira ondoren adierazten diren sarrera ikastaro mota bakoitzean:

–Talde bat Zientziak eta Ingeniaritza modalitaterako sarrera ikastarorako. Hizkuntza: gaztelania.

–Talde bat Gizarte Zientziak modalitaterako sarrera ikastarorako. Hizkuntza: gaztelania.

–Talde bat Osasun Zientziak modalitaterako sarrera ikastarorako. Hizkuntza: gaztelania.

Egindako izen-emate kopuruaren arabera, bi modalitate edo gehiagokoak biltzen ahalko dira eta talde mistoak sortu.

Ezaugarri orokorrak.

1. Goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroa arratsaldeko ordutegian eskaintzen da, eta oro har 15 eskola saio eginen dira astean, 55 minutukoak, astean 4 edo 5 egunetan garatuko direnak.

2. Goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroa bi irakasgai multzoren inguruan antolatuko da:

a) Irakasgai komunen multzoa: guztiendako hiru irakasgai.

b) Modalitateko irakasgaien multzoa: modalitateko bi irakasgai ditu sarrera ikastaroaren modalitate bakoitzeko.

3. Honako hauek dira guztiendako irakasgaiak:

a) Komunikazioa, gaztelaniaz.

b) Komunikazioa, atzerriko hizkuntzan: Ingelesa.

c) Matematika aplikatua.

4. Honako hauek dira modalitateko irakasgaiak:

a) Zientziak eta Ingeniaritza modalitatea: Teknologia industrial aplikatua eta Marrazketa Teknikoa.

b) Gizarte Zientziak modalitatea: Ekonomia aplikatua, eta Informazioaren eta komunikazioaren teknologia aplikatuak.

c) Osasun Zientziak modalitatea: Giza biologia aplikatua eta Kimika aplikatua.

5. Honako hau izanen da goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroaren irakasgaien orduen banaketa:

a) Irakasgai komunak: 9 eskola saio astean, honela banaturik:

–Komunikazioa gaztelaniaz: 3 eskola saio astean.

Komunikazioa atzerriko hizkuntzan (Ingelesa): 3 eskola saio astean.

–Matematika aplikatua: 3 eskola saio astean.

b) Modalitateko irakasgaiak: 6 eskola saio astean, honela banaturik:

–Zientziak eta Ingeniaritza modalitatea. Teknologia industrial aplikatua: 3 eskola saio astean; eta Marrazketa teknikoa: 3 eskola saio astean.

–Gizarte Zientziak modalitatea. Ekonomia aplikatua: 3 eskola saio; Informazioaren eta komunikazioaren teknologia aplikatuak: 3 eskola saio astean.

–Osasun Zientziak modalitatea. Giza biologia aplikatua: 3 eskola saio astean; Kimika aplikatua: 3 eskola saio astean.

6. Komunikazioa atzerriko hizkuntzan irakasgaian (Ingelesa), bi talde eginen dira eskola saioan elkarrizketa egiteko, taldean 25 ikasle edo gehiago badaude. Gainerako irakasgaietan, talde banaketei dagokienez, Batxilergoko ikasketei aplikatu beharreko araudi indardunean ezarritakoari jarraituko zaio.

2. ERANSKINA

Goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroan ikasleak onartzeko prozeduraren jarraibideak eta egutegia

Ikaspostu eskaera.

1. Inskribatzeko eskaera aurkezten ahalko dute lanbide heziketako teknikarien, arte plastikoetako eta diseinuko teknikarien edo kirol teknikarien titulua dutenek, baita ikastetxean ematen diren zikloko modulu guztiak gainditu eta 2019-2020 ikasturtean Lantokiko Prestakuntzako modulua, Enpresetako, estudioetako eta lantegietako prestakuntzaldia edo kirol irakaskuntzetako amaierako edo bigarren mailako ziklo baten prestakuntza praktikoa bakarrik egiten ari direnek.

2. Eskatzaile bakoitzak inskribatzeko eskaera bakarra aurkeztuko du, behar den moduan betea, eta gehienez ere lehentasun hurrenkeraren arabera zehaztutako hiru aukera dakartzala. Inskribatzeko eskaera eredu ofizialaren araberakoa izanen da, zeina jasota baitago Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroa” izeneko tramite fitxan, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3112/Curso-de-acceso-a-ciclos-de-grado-superior

3. Inskribatzeko eskaera aurkezteko epea 2019ko urriaren 21etik 24ra bitartekoa da (14:00ak arte).

4. Inskribatzeko eskaera Donapea IIPko administrazioaren bulegoetan aurkeztuko da.

Ikastetxeak eskaera orriaren fotokopia zigilatua emanen die ikasle eskatzaileei, zein egunetan sartu den adierazita.

5. Inskribatzeko eskaeran gehienez ere hiru aukera adierazi beharko dira, lehentasunaren arabera ordenatuak. Aukera sarrera ikastaroaren modalitateari dagokio.

Halaber, sarrerako baldintza adierazi beharko da inskribatzeko eskaeran.

Inskribatzeko epearen barnean egiaztatu behar dira sarrerako baldintza eta nota.

6. Onarpen prozesuan parte hartuko dute, bakar-bakarrik, izena emateko epean inskribatzeko eskaera aurkeztu eta sartzeko baldintzak betetzen dituztela frogatzen dutenek.

7. Goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroa edo prestakuntza ikastaroa egina dutenak ez dira inskribatzen ahalko 2019-2020 ikasturterako sarrera ikastaroan.

8. Inskribatzeko eskaerak jasotzen dituzten ikastetxeek EDUCA bidez sartuko dituzte denak, horretarako ezarritako epean, atal guztiak beteta dituztela.

Ikasle adingabeak inskribatzeko eskaerak aurkeztea, eta banantze eta dibortzio kasuetan nola jokatu.

1. Ikasle adingabeak inskribatzeko eskaerak eta banantze eta dibortzio kasuetakoak baliagarriak eta eraginkorrak izateko, baldintza hauetakoren bat bete beharko dute:

–Inskribatzeko eskaeran bi gurasoen sinadura agertzea.

–Inskribatzeko eskaeran guraso bakar baten sinadura agertzea, laukitxo hau markatuta: “Zin egiten dut gurasoak/tutoreak bat gatozela eskaera honekin”.

–Inskribatzeko eskaeran guraso bakar baten sinadura agertzea, laukitxo hau markatuta: “Gurasoak/tutoreak banantze, dibortzio edo desadostasun egoeran gaudela deklaratzen dut, eta ebazpen judiziala edo indarra duen dokumentazioa aurkezten dut, non ondorioztatzen baita niri baizik ez dagokidala semearen edo alabaren ikastetxea aukeratzea”. Horretaz gain, aipatu dokumentazioa aurkeztu beharko du, eta hartatik aterako da erabakia berari baizik ez dagokiola.

2. Dokumentazio horretatik ez bada ateratzen erabakia berari baizik ez dagokiola, edo deklarazioa faltsua dela atzematen bada, Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 13ko 112/2013 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiz tramitatuko da (foru agindu horren bidez onetsi ziren unibertsitatekoak ez diren ikastetxe publikoei zuzendutako jarraibideak, banantze, dibortzio edo desadostasun egoeran dauden guraso edo tutoreei dagokienez), eta eskatzaileari errekerimendua eginen zaio inskribatzeko eskaera osa dezan, ohartaraziz adierazitako epean hala egin ezean eskaera bertan behera geldituko dela.

Inskribatzeko eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1. Inskribatzeko eskaeraren ereduan adierazten dena izanen da, ukatu gabe atzerritarrek derrigorrezkoa ez den irakaskuntza sisteman espainiarren baldintza berberetan sartzeko duten eskubidea, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren arabera.

2. Hona hemen inskribatzeko eskaerari erantsi beharreko dokumentazioa:

–NANaren, AIZren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.

–Goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroko sarrera baldintza betetzen dela frogatzen duen dokumentazioa.

–Sarrera ikastaroari dagokion sarrerako nota frogatzen duen dokumentazioa, ikasleak zikloetan onartzeko prozesua arautzen duen apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 12. oinarrian zehaztutakoarekin bat.

Sartzeko baldintza betetzen dutela frogatzen dutenek, baina sarrerako nota izan gabe, hala adierazi beharko dute inskribatzeko eskaeran. Sarrera notarik ez dutenez, ikasle horiek sarrerako nota duen azkenaren atzetik kokatuko dira hurrenkera zerrendan, dagokien taldean.

–Ikaspostuak gordetzeko ezarritako hiru kasuetako baten bidez eskatzen bada ikaspostua, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da: desgaitasuna frogatzen duen dokumentazioa, goi mailako edo errendimendu handiko kirolariaren ziurtagiria, edo hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikasle izatearen ziurtagiria.

3. Ikasleek inskribatzeko eskaeraren fotokopia zigilatua jasoko dute, sarrera data izanen duena, edo antzeko dokumentu bat, onarpen prozesuan kasuan kasuko aukerekin parte hartuko dutela egiaztatzen duen frogagiri gisa.

Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik.

1. Ikaspostuak gordetzeko, ikasleek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Ikaspostua gordetzea desgaitasuna izateagatik. Egoera hori frogatzeko, agiri hauetakoren bat aurkeztuko da:

–Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo autonomia erkidegoko organo eskudunak emandako ebazpena edo ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren (GSIN) ebazpena; Lanaren, Migrazioen eta Gizarte Segurantzaren Ministerioarena; edo Defentsa Ministerioarena.

–Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak emandako txartela, desgaitasun maila aitortzen duena, identifikatzeko baliozko dokumentu batekin batera.

b) Ikaspostua gordetzea goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik. Egoera hori frogatzeko, agiri hauetakoren bat aurkeztuko da:

–Goi mailako kirolariak: Kirolaren Kontseilu Nagusiko buruaren ebazpenaren fotokopia, goi mailako kirolarien zerrendan interesduna dagoela agertzen duena.

–Errendimendu handiko kirolariak, Goi mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko a), b), d), e) eta f) kasuetan: Kirolaren Kontseilu Nagusiaren ziurtagiriaren fotokopia, errendimendu handiko kirolaria dela egiaztatzen duena.

–Errendimendu handiko kirolariak, Goi mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko c) eta g) kasuetan: Nafarroako Kirolaren Institutuaren ziurtagiriaren fotokopia, edo beste autonomia erkidego bateko kirol administrazioaren ziurtagiriarena, errendimendu handiko kirolaria dela egiaztatzen duena.

–Errendimendu handiko kirolariak: Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren fotokopia, Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolarien zerrendan interesduna dagoela agertzen duena.

–Hobekuntzako kirolariak: Nafarroako Kirolaren Institutuaren ziurtagiriaren fotokopia, hobekuntzako kirolaria dela egiaztatzen duena, Nafarroako errendimenduko kirola arautzen duen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

–Oinarrizko errendimenduko kirolaria: Nafarroako Kirolaren Institutuaren ziurtagiria, oinarrizko errendimenduko kirolaria dela egiaztatzen duena, Nafarroako errendimenduko kirola arautzen duen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

c) Ikaspostua gordetzea hezkuntza laguntzako berariazko premiengatik. Egoera hori frogatzeko, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikaslea dela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da, derrigorrezkoaren ondoko ikasketak zein ikastetxetan egin dituen, horietako azkeneko orientatzaileak sinatua, ebazpen honen 6. eranskineko ereduari jarraikiz.

2. Honako irizpide hauei jarraituko zaie gordetako ikaspostuen adjudikazioa ebazteko:

2.1. Ikaspostua gordetzea desgaitasuna izateagatik: Desgaitasunen bat duela frogatzen duen pertsona bat baino gehiago izanez gero, sarrerako talde berean izan edo ez, sarrerako nota handiena duenarentzat gordeko da ikaspostua.

Berdinketarik bada, hura ebazteko aplikatuko da Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian 2019-2020 ikasturteko onarpen prozeduraren barnean egindako zozketaren emaitza.

2.2. Ikaspostua gordetzea goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik: Goi mailako edo errendimendu handiko kirolari bat baino gehiago izanez gero, ikaspostua gordeko zaio kirol maila handiena duenari, Goi mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Honako hauek dira kirol mailak, handienetik txikienera:

1. Goi mailako kirolariak, kalifikazio hori jaso dutenak Kirolaren Kontseilu Nagusiko buruaren ebazpenean (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 2. apartatua).

2. Errendimendu handiko kirolariak, Espainiako kirol federazioek hautatuak izan direnak Espainia ordezkatzeko nazioarteko lehiaketa ofizialetan kategoria absolutuan, azken bi urteetako batean, gutxienez ere (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 3.a apartatua).

3. Errendimendu handiko kirolariak, Espainiako kirol federazioek hautatuak izan direnak Espainia ordezkatzeko nazioarteko lehiaketa ofizialetan absolutuaren azpiko adin kategorietan, azken bi urteetako batean, gutxienez ere (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 3.b apartatua).

4. Errendimendu handiko kirolariak, kalifikazio hori jaso dutenak autonomia erkidegoetako araudiarekin bat (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 3.c apartatua).

5. Errendimendu handiko kirolariak, Espainiako kirol federazioen babespeko programetan aritzen direnak, Kirolaren Kontseilu Nagusiak baimendutako goi errendimenduko zentroetan (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 3.d apartatua).

6. Errendimendu handiko kirolariak, Espainiako kirol federazioen babespeko teknifikazio programetan aritzen direnak, Kirolaren Kontseilu Nagusiak garatzen duen kirol teknifikazioko programa nazionalaren barrenean (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 3.e apartatua).

7. Errendimendu handiko kirolariak, Espainiako kirol federazioen babespeko teknifikazio programetan aritzen direnak (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 3.f apartatua).

8. Errendimendu handiko kirolariak, autonomia erkidegoen edo haietako kirol federazioen babespeko programetan aritzen direnak, Kirolaren Kontseilu Nagusiak baimendutako teknifikazio zentroetan (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 3.g apartatua).

Zortzigarren maila honi dagozkion ziurtagirien barnean, Nafarroako Kirolaren Institutuak zenbait maila eta estamentu ezberdintzen ditu, Nafarroako errendimenduko kirola arautzen duen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz. Honako hauek dira maila horiek, handienetik txikienera:

–Errendimendu handiko kirolariak - kirolari teknifikatuak (otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren 2.a.1 apartatua).

–Errendimendu handiko kirolariak - kirolari kualifikatuak (otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren 2.a.2 apartatua).

–Hobekuntzako kirolariak (otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren 3.a apartatua).

–Oinarrizko errendimenduko kirolariak (otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren 4.a apartatua).

Kirol mailan berdintasunik bada, sartzeko notarik hoberena duenari erreserbatuko zaio ikaspostua. Berdinketarik bada, hura ebazteko aplikatuko da Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian 2019-2020 ikasturteko onarpen prozeduraren barnean egindako zozketaren emaitza.

2.3. Ikaspostua gordetzea hezkuntza laguntzako berariazko premiengatik: Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituela frogatzen duen pertsona bat baino gehiago izanez gero, sarrerako talde berean izan edo ez, sarrerako nota handiena duenarentzat gordeko da ikaspostua. Berdinketarik bada, hura ebazteko aplikatuko da Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian 2019-2020 ikasturteko onarpen prozeduraren barnean egindako zozketaren emaitza.

3. Ikaspostua gordetzeko eskatzen duten ikasleek 2019ko urriaren 24ko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dute horretarako baldintzak betetzen dituztela frogatzen duen dokumentazioa, inskribatzeko eskaera aurkeztu zuten ikastetxean.

Dokumentazio hori adierazitako datan aurkezten ez badute, ez dute aukerarik izanen kasuko onarpen prozesuan eskatutako ikaspostuak gordetzeko.

4. Norbaitek kasu batengatik baino gehiagorengatik eskatzen baldin badu gordetzeko, eskaerak ordena honen arabera lehenetsiko dira:

–Lehenik: ikaspostua gordetzea desgaitasunagatik.

–Bigarrenik: ikaspostua gordetzea hezkuntza laguntzako berariazko premiagatik.

–Hirugarrenik: ikaspostua gordetzea goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik.

Jaiegunak.

Ebazpen honetan adierazitako datak aginduzkoak dira. Aipatutako hasiera- edo amaiera-egunen bat jaieguna bada ikastetxe batean, jaieguna ez den hurrengo egunera aldatuko da. Egoera horretan suertatzen den ikastetxeak publizitatea eman beharko die data aldaketei.

Onartzeko baremoa.

1. Baremoa aplikatzeko irizpideak eta, orobat, erreklamazioak egiteko prozedura jendaurrean jarri beharko dira.

2. Dokumentuz egiaztatzen ahal diren irizpideak bakarrik onartuko dira baremorako.

Goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroan inskribatzen diren ikasleen sarrerako nota. Irizpideak.

1. Ikasleak onartzeko prozedura arautzen duen apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera kalkulatuko dira onarpen prozeduran erabiliko diren sarrerako notak.

2. Teknikari titulua duten ikasleei dagokienez, sarrerako nota heziketa zikloaren batezbestekoa izanen da, dagokion irakaskuntzako (lanbide heziketa, arte plastikoetako eta diseinuko irakaskuntza profesionalak, araubide bereziko kirol irakaskuntzak) ebaluazioa eta ziurtapena arautzen dituen araudiaren arabera.

3. Ikastetxean ematen diren zikloko modulu guztiak gainditu eta 2019-2020 ikasturtean Lantokiko Prestakuntzako modulua, Enpresetako, estudioetako eta lantegietako prestakuntzaldia edo kirol irakaskuntzetako amaierako edo bigarren mailako ziklo baten prestakuntza praktikoa bakarrik egiten ari diren ikasleei dagokienez, sarrerako nota heziketa zikloaren curriculuma osatzen duten modulu guztien batezbestekoa izanen da, Lantokiko Prestakuntzako modulua, Enpresetako, estudioetako eta lantegietako prestakuntzaldia eta kirol irakaskuntzetako prestakuntza praktikoa alde batera utzita, dagokion araudiak zikloaren batezbestekoa kalkulatzeko adierazten duenaren arabera.

4. Ikasleek erdi mailako zikloa zer ikastetxetan gainditu duten edo zer ikastetxetan egiten ari diren, bakar-bakarrik, Lantokiko Prestakuntzako modulua, Enpresetako, estudioetako eta lantegietako prestakuntzaldia edo kirol irakaskuntzetako amaierako edo bigarren mailako ziklo baten prestakuntza praktikoa, ikastetxe horrek kalkulatu beharko du sarrerako nota, edo, bestela, jatorriko hezkuntza administrazioak.

5. Erdi mailako heziketa zikloak ematen dituzten ikastetxeek ondoko bi gauzetako bat egin beharko dute, garaiz egin ere, goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroan inskribatu behar diren beren ikasle eta ikasle ohientzat, ikasleek inskripzioa ezarritako datetan egin ditzaten:

5.1. Heziketa zikloa burutu eta gainditu duten ikasleen kasuan:

–Ikastetxeak bermatu beharko du EDUCA aplikazio informatikoan sartu direla titulazioari edo titulazio ezari dagozkion erabakiak, eta sarbideko nota bakoitzaren kalifikazioak, ikasleek eskatu ahal dezaten EDUCAn agertzen den batezbesteko nota inskribatzeko egindako eskaerari gehitu dakiola.

–Ikastetxeak ez baditu kalifikazioak EDUCA bidez kudeatzen, titulazioari edo titulazio ezari dagozkion ziurtagiriak eman beharko dizkie bere ikasle ohiei, bai eta sarrerako notarena ere.

5.2. Ikastetxean ematen diren zikloko modulu guztiak gainditu dituzten ikasleen kasuan, bakarrik matrikulaturik daudenean Lantokiko Prestakuntzako moduluan, Enpresetako, estudioetako eta lantegietako prestakuntzaldian edo kirol irakaskuntzetako amaierako edo bigarren mailako ziklo baten prestakuntza praktikoan:

–Ikastetxeak sarrera notaren ziurtagiria eman beharko die beren ikasleei, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroa” izeneko tramite fitxako ereduari jarraikiz. Hura helbide honetan agertzen da:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3112/Curso-de-acceso-a-ciclos-de-grado-superior

6. Inon ere garatu eta ezarri ez denez teknikari tituluaren eta sarrera ikastaroaren modalitatearen arteko lehentasun ordena, onarpena arautzen duen apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 9. oinarriaren 2. atalean aipatzen dena, eta 2019-2020 ikasturtean sarrera ikastaroan inskribatzeko prozesua garatu denez irakaskuntzak abiarazteko egun gisa ezarritako egunetan baino beranduago –eta ez 2018-2019 ikasturtearen barneko egunetan–, beharrezkoa da honako azalpen hauek ematea lehentasun irizpideen inguruan:

–Teknikari titulua 2018-2019 ikasturtean eskuratu duten ikasleak apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 9. oinarriaren 2.a) taldean sartutzat joko dira, 2019-2020 ikasturtean sarrera ikastarorako inskripzioaren eta baremazioaren ondorioetarako.

–Teknikari titulua 2018-2019 ikasturtea baino lehen eskuratu duten ikasleak apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 9. oinarriaren 2.c) taldean sartutzat joko dira, 2019-2020 ikasturtean sarrera ikastarorako inskripzioaren eta baremazioaren ondorioetarako.

–Dagokion erdi mailako zikloaren modulu guztiak gainditu eta 2019-2020 ikasturtean Lantokiko Prestakuntzako moduluan, Enpresetako, estudioetako eta lantegietako prestakuntzaldian edo prestakuntza praktikoan matrikulatuta dauden ikasleak apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 9. oinarriaren 2.c) taldean sartutzat joko dira, 2019-2020 ikasturtean sarrera ikastarorako inskripzioaren eta baremazioaren ondorioetarako.

–Ez dago apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 9. oinarriaren 2.b eta 2.d taldeetan sartu beharreko ikaslerik.

Beste hezkuntza sistema batzuetatik datozen ikasleak.

1. Atzerriko hezkuntza sistemetatik datozen ikasleek, inskribatzeko eskaerarekin batera, ikasketen homologazioari buruzko agiri baldintzatua edo behin betiko egiaztagiria aurkeztu beharko dute inskribatzeko ikastetxean, batezbesteko nota erakutsiko duena.

Dokumentazio hori 2019ko urriaren 24ko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko da.

2. Barematzeko orduan, kontuan hartuko da zer urtetan eman zen jatorrizko herrialdeko tituluaren homologazioa:

–Homologazioa eskuratu bada 2018ko irailaren 1etik 2019ko abuztuaren 31 bitartean, biak barne, 2018-2019 ikasturtean lortu dela ulertuko da. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 9. oinarriaren 2.a) taldean sartutzat joko dira, 2019-2020 ikasturtean sarrera ikastarorako inskripzioaren eta baremazioaren ondorioetarako.

–Homologazioa eskuratu bada 2018ko irailaren 1a baino lehenago edo 2019ko abuztuaren 31 baino geroago, ulertuko da lortu dela 2018-2019 ikasturtea baino lehenago edo 2018-2019 ikasturtean, hurrenez hurren. Bi kasuetan, apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 9. oinarriaren 2.c) taldean sartutzat joko dira, 2019-2020 ikasturtean sarrera ikastarorako inskripzioaren eta baremazioaren ondorioetarako.

Zozketa.

2019ko otsailaren 15ean egin zen 2019-2020 ikasturteko onarpen prozesuko berdinketak hausteko zozketa, onartzeko prozesua arautzen duen apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren oinarrietan aipatzen dena, eta haren emaitza besterik gabe aplikatuko zaie zerrendei Educa aplikazioan, behar den kasuetan.

Sartu berrien ikaspostuen banaketa, goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroan.

Sarrera ikastaroetan, oro har, sartu berriendako 30 postu daude talde bakoitzean. Sarrera ikastaroko taldea mistoa denean, alegia, talde batek sarrera ikastaroko modalitate bateko baino gehiagoko ikaspostuak dituenean, oro har, kopuru beretan banatuko dira ikaspostuak taldea osatzen duten modalitateen artean.

Hezkuntza Departamentuak modalitate desberdinetako ikaspostuen banaketa alda dezake, modalitateren baterako norgehiagokarik ez bada.

Epe arrunteko onarpen prozesuaren lehen fasea eta bigarren fasea: onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

1. Onartuen zerrendak, behin-behinekoak nahiz behin betikoak, izanen dira onarpen prozeduraren emaitzen berri emateko baliabide ofiziala. Zerrenda horiek EDUCAtik ateratako zerrenda erabiliz emanen dira aditzera, eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean argitaratuko dira:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/formacion-profesional

Interesdunek EDUCAn kontsultatzen ahalko dituzte zerrendak, EDUCArako dituzten kredentzialak erabiliz.

2. Onartzen diren ikasleen behin-behineko zerrenda 2019ko urriaren 28an argitaratuko da.

3. Zer ikastetxetan aurkeztu den inskripzio eskaera, hango zuzendaritzara igorri beharko dira behin-behineko zerrendari egiten zaizkion erreklamazioak, 2019ko urriaren 29tik 31ra bitarte (14:00ak arte).

4. Onarpen prozesuko lehen fasean, onartuen behin betiko zerrenda bakar bat eta dagokion matrikulazio epea emanen dira argitara:

a) Onartuen behin betiko 1. zerrenda: 2019ko azaroaren 4an argitaratuko da. Behin betiko 1. zerrendaren arabera ikaspostua lortu duten ikasleen matrikula: 2019ko azaroaren 5etik 7ra bitarte (14:00ak arte).

Data horiek aginduzkoak dira. Data horietako bat jaieguna baldin bada ikastetxea kokatuta dagoen herrian, herriko bestak izateagatik, jaieguna ez den hurrengo egunera aldatuko da, eta behar den publizitatea emanen zaio aldaketari.

6. Onarpen prozesuko bigarren fasean, onartuen behin betiko 2. zerrenda 2019ko azaroaren 8an argitaratuko da. Behin betiko 2. zerrendaren arabera ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula 2019ko azaroaren 11n eta 12an eginen da (14:00ak arte).

7. Onartuen zerrenda horietako batean ikaspostua lortzen duten ikasleek apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 13. oinarrian ezarritakoaren arabera jokatu beharko dute.

Matrikula egiteko, “Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa” izeneko oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa.

1. Matrikula formalizatzeko, ikasleek matrikularen inprimakia bete beharko dute; bertan, ikastetxeak eskatzen duen informazioaz gain, adierazitako oinarrizko informazioa jaso beharko da, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko ‘Goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroa’ izeneko tramite fitxan jasotakoaren arabera; helbide honetan dago fitxa:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3112/Curso-de-acceso-a-ciclos-de-grado-superior

2. Honako dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da:

–NANaren, AIZren, AITaren, ikasle txartelaren edo horien baliokide baten fotokopia.

Inskribatzeko eta matrikulatzeko tramiteei dagozkien prozesu eta dokumentazio guztietan, ikaslearen izen-deiturak bat etorriko dira aipatu dokumentazioan agertzen direnekin.

Atzerritarrek eskubidea dute Espainiakoen baldintza beretan egiteko ikasketa hauek, halaxe xedatu baita Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan.

–Behar bezala justifikatutako kasuetan, eskatzaileei Osasun Txartelaren fotokopia eskatzen ahalko zaie.

–Egindako osasun azterketen txostena, ikasleak desgaitasunik, gaixotasunik edo beste osasun arazorik baldin badu, ikastetxeak jakin beharrekoa.

–Ikaspostua lortu den ikastetxean eskatzen zaion beste edozein dokumentazio.

3. Batxilergoan edo heziketa ziklo batean matrikulaturik dagoenak, ikaspostua lortu badu goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroan, bertan matrikula formalizatzeko tenorean baja eginen du Batxilergoko edo heziketa zikloko matrikulan, salbu eta bakarrik matrikulaturik dagoenean Lantokiko Prestakuntzako moduluan, Enpresetako, estudioetako eta lantegietako prestakuntzaldian edo prestakuntza praktikoan.

Matrikula: aukera hobetzea.

1. Onartuen behin betiko 1. zerrendan ikaspostua inskripzio inprimakian lehen aukera gisa adierazitakoaz beste batean lortu duten ikasleek bi aukera hauetako bat hautatu beharko dute matrikula formalizatzen dutenean:

a) “Aukera ez hobetzea”. Aukera hau hautatzeak berekin dakar uko egitea hobetsitako aukeretako batean ikaspostua lortzeko aukerari, onarpen prozeduraren epe arrunteko onartuen hurrengo behin betiko zerrendan.

b) “Aukera hobetzea”. Aukera hau hautatzeak berekin dakar aukera izatea hobetsitako aukeretako batean ikaspostua lortzeko, onarpen prozeduran onartuen hurrengo behin betiko zerrendan.

2. Onarpeneko epe arruntean onartutakoen behin betiko 2. zerrendan ikaspostua, lehenbiziko aldian zein “aukera hobetzearen” ondorio izan, lortu duten ikasleek matrikula formalizatzean ezin izanen dute “Aukera hobetzea” adierazi, zerrenda horrekin amaitzen direlako onarpeneko epe arruntari dagozkion ikaspostuen esleipenak.

Onartuen behin betiko 2. zerrenda horri dagokion matrikula egin ondoren hutsik gelditzen diren ikaspostuak ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran adjudikatuko dira.

3. Matrikula formalizatzean, inskribatzeko eskaeran lehen aukera gisa adierazitako ikaspostua lortzen duten ikasleek ezin izanen dute “aukera hobetzea” hautatu matrikulan, lehen aukeran lortu dutelako ikaspostua.

4. “Aukera hobetzea” erabiliz ikaspostua lortzen duten ikasleek, matrikula berria egiteko, sarrera ikastaro berrian eta, zein den kasua, ikastetxean eskatzen zaien dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

Onarpen prozesutik kanpo uztea.

Nafarroan zikloetan onartzeko prozedura arautzen duen apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 13. oinarrian ezarritakoa garatzeko, ikaspostua lortu eta horretarako ezarritako datetan hartan matrikulatzen ez diren ikasleak, lehenbiziko aldian zein “aukera hobetzearen” ondorio izan, onarpen prozesutik kanpo utziko dira erabat.

Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurarako gelditzen diren ikaspostu hutsak.

1. Hezkuntza Departamentuak 2019ko azaroaren 13an zehaztuko du zenbat ikaspostu huts gelditu diren sarrera ikastaroaren modalitate bakoitzean.

2. Onarpen prozesuko epe arrunta bukatu ondoren gelditzen diren ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedura baten bitartez eskainiko dira, Nafarroan ikasleak onartzeko prozesua arautzen duen apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 2. eta 4. oinarrietan ezarritakoari jarraituz.

Sarrera ikastaroko ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedura, epe arruntaren ondoren.

1. Honako hauek aurkezten ahalko dute eskaera ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran:

–Inskripzio eskaera epe arruntean aurkezturik, ikaspostua lortzen ez dutenek.

–Inskribatzeko eskaera epe arruntean aurkeztu ez dutenek.

–Epe arruntean onartuak izanda ere, matrikula gauzatu ez dutenek edo ikaspostuari uko egin diotenek.

2. Eskatzaile bakoitzak inskribatzeko eskaera bakarra aurkeztuko du, behar den moduan betea, eta gehienez ere lehentasun hurrenkeraren arabera zehaztutako hiru aukera dakartzala. Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurarako eskaera eredu ofizialaren araberakoa izanen da, zeina jasota baitago Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroa” izeneko tramite fitxan, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3112/Curso-de-acceso-a-ciclos-de-grado-superior

3. Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurarako eskaera aurkezteko epea ebazpen honen 2. eranskinean dago jasota: 2019ko azaroaren 14an eta 15ean (14:00ak arte).

4. Lehen aukera gisa hautatutako sarrera ikastaroaren modalitatea eskaintzen duen ikastetxeko bulego administratiboetan aurkeztuko da ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurarako eskaera.

Ikastetxeak eskaera orriaren fotokopia zigilatua emanen die ikasle eskatzaileei, zein egunetan sartu den adierazita.

5. Ezin izanen da eskaera bat baino gehiago aurkeztu ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran. Eskaera bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak, eta, ondorioz, ez dira tramitatuko.

6. Ezin izanen da eskabiderik aurkeztu sarrera ikastaro mota eta ikastetxe baterako, ez badago ikaspostu hutsik.

7. Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurarako eskaerak jasotzen dituzten ikastetxeek EDUCA bidez sartuko dituzte denak, horretarako ezarritako epean, puntu guztiak beteta dituztela.

8. Ikasleak onartzeko epe arruntean inskribatu eta onarpen prozesuan parte hartu duten ikasleek ez diote dokumentazio osagarririk erantsi beharko ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurarako eskaerari.

9. Epe arruntean inskribatu ez diren ikasleek honako dokumentazio hau erantsi beharko diote ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurarako eskaerari:

–NANaren, AIZren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.

–Sartzeko baldintzak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa.

–Kasuan kasuko sarrerako nota frogatzen duen dokumentazioa, eranskin honetako jarraibide honetan adierazten denari jarraikiz: “Goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroan inskribatzen diren ikasleen sarrerako nota. Irizpideak”.

Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran onartzen direnen behin betiko zerrendak. Matrikula. Aukera hobetzea. Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduratik kanpo uztea.

1. Onartuen behin betiko zerrendak izanen dira ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduraren emaitzen berri emateko bitarteko ofiziala. Zerrenda horiek EDUCAtik ateratako zerrenda erabiliz emanen dira aditzera, eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean argitaratuko dira:

https://www.educacion.navarra.es/web/dpto/formacion-profesional

Interesdunek EDUCAn kontsultatzen ahalko dituzte zerrendak, EDUCArako dituzten kredentzialak erabiliz.

2. Onartuen behin betiko zerrenda bakar bat argitaratuko da.

–Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran onartzen direnen behin betiko 1. zerrenda: 2019ko azaroaren 18an argitaratuko da. Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran, behin betiko 1. zerrendaren arabera ikaspostua lortu duten ikasleen matrikula: 2019ko azaroaren 19an eta 20an, 14:00ak arte.

3. Ikaspostua lortu duten ikasleek matrikula formalizatu beharko dute, eta horretarako “Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa” izeneko oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

4. Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran ikaspostua lortu duen ikaslea matrikulatzen ez bada horretarako ezarritako datetan, ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduratik kanpo utziko da.

Sarrera ikastaroen eskaintza.

Sarrera ikastaroko talde batean edo modalitate batean inskribatuen kopurua hamarretik beherakoa baldin bada, Hezkuntza Departamentuak eskaintza bertan behera utz dezake, beste aldagai batzuk kontuan hartuta. Aldagai horiek dira, besteak beste, sartzeko delako ikastaroan aurreko ikasturteetan matrikulak izan duen bilakaera historikoa, lurralde kohesioko irizpideak, eta gizarte edo hezkuntza arloetako laguntzarekin loturikoak.

Epe arruntetik kanpo eskolatzea.

1. Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedura burututakoan, beste ikasle batzuk gehitzen ahalko zaizkio 2019ko azaroan hasita dagoen sarrera ikastaroari, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak ematen dituen jarraibideekin bat.

2. 2019-2020 ikasturtean ikasketa berberak beste ikastetxe batean egiten dituen ikasleak matrikula tokiz aldatzeko eskatzen badu, ikasturteko edozein unetan egin dezake, baldin eta ikastetxeak ikaspostu hutsik badu eta, aldi berean, baldintza hauek betetzen baditu ikasleak:

–Ikasleak sarrerako baldintzak betetzea.

–Eskaera justifikatzen duen bizileku aldaketa egotea.

Horretarako, eskatzaileak dagokion ikastetxean egin beharko du eskaera, eta horrek Hezkuntza Departamentuari jakinaraziko dio, matrikula egiteko baimena eman dezan, hala behar izatera.

3. Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiak, halaber, ikasturtean zehar ikastetxez aldatzeko baimena eman dezake, behar bezala frogatutako arrazoi bereziak daudenean.

Matrikulen bateragarritasuna.

1. Goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroan matrikulatuta dauden ikasleak aldi berean egoten ahalko dira matrikulaturik Lantokiko Prestakuntzako moduluan, Enpresetako, estudioetako eta lantegietako prestakuntzaldian eta kirol irakaskuntzetako prestakuntza praktikoan, erdi mailako ziklo bati dagokionean.

2. Goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroan matrikulatutako ikasleak aldi berean egoten ahalko dira matrikulaturik araubide bereziko kirol irakaskuntzetan; betiere, bete gabeko ikaspostuak beharko dira irakaskuntza horietako zikloetan, ez da itxaron zerrendan inor egonen onarpen prozesua bukatu ondoren eta ikastorduen bateragarritasuna gutxienez ere %90ekoa izanen da.

3. 2019-2020 ikasturtean goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroan matrikulatuta dauden ikasleak Batxilergoko ikasketetan ere matrikulaturik egon daitezke aldi berean, betiere, sartzeko baldintzak betetzeaz gainera, “Félix Urabayen” Nafarroako Helduendako Bigarren Hezkuntzako Institutuan matrikulatzen badira urrutiko irakaskuntzen araubidean.

Jakinarazpenak egiteko bideak.

–Helbide elektronikoa: nescolar@navarra.es eta ordenafp@navarra.es.

–Gurasoei eta ikasleei aholkuak eta orientazioa ematea: 848 426617.

–Tramitazio eta onarpen kontuak, ikastetxeentzat: 848 426977.

–Eskolatze Arloko koordinatzailea: 848 426557.

–Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atala: 848 426628 - 848 426036.

–Faxa: 848 426987.

3. ERANSKINA

2019-2020 ikasturteko onarpen prozesuaren egutegia

Goi mailako heziketa zikloetarako sarrera ikastaroa.

PROZESUA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

EPE ARRUNTAREN LEHEN FASEA

Inskribatzeko epea (inskribatzeko eskaerak eta haiekin doan dokumentazio guztia aurkezteko)

Urriaren 21a

Urriaren 24a

14:00ak arte

Azken eguna, inskribatutako ikasleen datuak EDUCA bidez sartzeko

Urriaren 25a

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

Urriaren 28a

Onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkeztea

Urriaren 29a

Urriaren 31

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 1. zerrenda argitaratzea

Azaroaren 4a

Onartuen behin betiko 1. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Azaroaren 5a

Azaroaren 7a

14:00ak arte

EPE ARRUNTAREN BIGARREN FASEA

Onartuen behin betiko 2. zerrenda argitaratzea

Azaroaren 8a

Onartuen behin betiko 2. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Azaroaren 11

Azaroaren 12a

14:00ak arte

IKASPOSTU HUTSAK ADJUDIKATZEKO PROZEDURA

Hezkuntza Departamentuak hutsik dauden ikaspostuak zehaztea, ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurarako

Azaroaren 13a

Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurarako eskaerak aurkeztea

Azaroaren 14a

Azaroaren 15a

14:00ak arte

Azken eguna, ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran inskribatutako ikasleen datuak EDUCA bidez sartzeko

Azaroaren 15a

24:00ak arte

Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran onartu direnen zerrenda argitaratzea

Azaroaren 18a

Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozeduran onartu direnen zerrendako ikasle onartuen matrikula

Azaroaren 19a

Azaroaren 20a

14:00ak arte

IKASTAROAREN HASIERA EGUNA

AZAROAREN 11

4. ERANSKINA

Goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroaren eskaintzako zikloen eskola egutegiari eta ordutegi orokorrari buruzko jarraibide berariazkoak. 2019-2020 ikasturtea

Egutegia.

1. Egutegiak bete behar dituen ezaugarriak Hezkuntzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 291/2019 Ebazpenaren eranskineko 1. jarraibideko 2. klausulan jasotakoak dira, salbu eta h), k) eta m) betebeharrak, jarraian aipatzen diren hauek izanen baitira (aipatu ebazpenaren bidez jarraibideak onetsi ziren 2019-2020 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako irakaskuntzak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen eskola egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko):

a) Sarrera ikastaroaren eskaintzako eskola egunen kopurua: ikastaroaren hasiera egunetik (2019ko azaroaren 11) ikastaroaren amaiera egunera bitartekoak, ikastetxe bakoitzerako ezarritako egutegiaren arabera.

b) Lehenbiziko eskola eguna 2019ko azaroaren 11 izanen da, eta azkena, berriz, ikastetxe bakoitzerako ezarritako egutegiko amaiera eguna.

c) Amaierako lehenbiziko eta bigarren ebaluazioen datak finkatzean, honako baldintza hauek hartu behar dira kontuan:

–Amaierako lehenbiziko ebaluazioari dagozkion ebaluazio probak zer egunetan eginen diren ezartzeko, kontuan hartu behar da amaierako ebaluazioaren lehen saioa ekainean egin behar dela eta 2020ko ekainaren 5a dela azken eguna ikasleei amaierako lehenbiziko ebaluazio horri dagozkion kalifikazioak emateko.

–Amaierako ebaluazioko lehenbiziko deialdiaren kalifikazioak emateko zehaztutako mugaegunaren biharamunetik eskolak bukatzeko zehaztutako egunera arte doan aldia antolatu beharko du ikastetxeak amaierako ebaluazioko bigarren deialdiari dagozkion probak egin behar dituzten ikasleak behar bezala prestatzeko.

–Amaierako bigarren ebaluazioari dagozkion ebaluazio probak ekainean eginen dira, kontuan izanda 2020ko ekainaren 19a azken eguna dela ikasleei amaierako bigarren ebaluazio horri dagozkion kalifikazioak emateko.

2. Eskolak bukatzen direnetik 2020ko ekainaren 30a arte, bidezkoa bada, honako hauek eginen dira: amaierako ebaluazioei dagozkien probak, ikasturtearen berrikusketa eta ebaluazio lan berariazkoak, irakasgai bakoitzaren memoria didaktikoak, departamentuen memoriak, azken memoria, orientazioa, erreklamazioak eta ikasleen arreta, baita beharrezkoak diren administrazio egintza guztiak eta hurrengo ikasturtearen antolamenduarekin lotutako jarduerak ere.

3. Eskola egunetan eskolak eteten ahalko dira, bai ebaluazio jarduerak egiteko, bai Hezkuntza Departamentuak lehentasunezkotzat jotzen dituen beste batzuk egiteko.

4. Oro har, ebaluazio bilkurak eta klaustroak ezin izanen dira eskola orduetan egin.

Ordutegi orokorra.

1. Eskolak, oro har, arratsaldeko eskolaldietan emanen dira, astelehenetik ostegunera. Hona hemen asteko ordutegia:

a) Irakasgai komunak: 9 eskola saio astean, honela banaturik:

–Komunikazioa gaztelaniaz: 3 eskola saio astean.

Komunikazioa atzerriko hizkuntzan (Ingelesa): 3 eskola saio astean.

–Matematika aplikatua: 3 eskola saio astean.

b) Modalitateko irakasgaiak: 6 eskola saio, honela banaturik:

–Zientziak eta Ingeniaritza modalitatea. Teknologia industrial aplikatua: 3 eskola saio astean; eta Marrazketa teknikoa: 3 eskola saio astean.

–Gizarte Zientziak modalitatea. Ekonomia aplikatua: 3 eskola saio; Informazioaren eta komunikazioaren teknologia aplikatuak: 3 eskola saio astean.

–Osasun Zientziak modalitatea. Giza biologia aplikatua: 3 eskola saio astean; Kimika aplikatua: 3 eskola saio astean.

2. Bizpahiru eskola saioren ondoren, gutxienez ere 20 minutuko atsedenaldia programatuko da, uztailaren 16ko 258/1998 Foru Aginduaren 2.1.b) artikuluan ezartzen den moduan, ikastetxearen antolamendu beharren arabera.

3. Egutegia eta ordutegi orokorra, behin onartu eta gero, nahitaez bete beharko dira. Ikastetxeko zuzendariaren ardura izanen da horiek betearaztea, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari dagokio betetzen diren ikuskatzea eta kontrolatzea.

4. Ikastetxe bakoitzaren egutegia eta ordutegi orokorra ikastetxeko iragarki-taulan jarri beharko dira ikusgai, eta aldaezinak izanen dira, non eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ez duen horretarako baimenik ematen.

5. Jarraibide hauetan finkatu gabeko alderdi guztietan, Hezkuntzako zuzendari nagusiak maiatzaren 22an emandako 291/2019 Ebazpenean orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio, haren bidez onetsi baitziren 2019-2020 ikasturtean eskola egutegia prestatzeko jarraibideak.

5. ERANSKINA

Goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroa ematen duten ikastetxeen antolamendua eta funtzionamendua arautzeko jarraibide berariazkoak, 2019-2020 ikasturtea

Sarrera ikastaroaren antolamendurako jarraibideak.

1. Goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroa ematen duten ikastetxeek, jarraibide hauetan jasota ez dauden alderdi guztiei dagokienez, men egin beharko diote Hezkuntzako zuzendari nagusiak Nafarroako hezkuntza sistemako lanbide heziketako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua 2019-2020 ikasturtean arautzeko eman abuztuaren 7ko 487/2019 Ebazpenean orokorrean ezarritakoari.

2. Sarrera ikastaroa eskola saio presentzialen bidez emanen da, eta horiek nahitaez bertaratzekoak dira ikasleentzat.

3. Lantokiko Prestakuntzako modulua, Enpresetako, estudioetako eta lantegietako prestakuntzaldia edo kirol irakaskuntzetako amaierako edo prestakuntza praktikoa egiten ari diren ikasleen kasuan, hutsegite justifikatutzat joko dira praktikak egiteagatik bertaratzen ez badira sarrera ikastaroko irakas-jardueretara. Berdin hartuko da ikasleak bertaratzen ez badira atzerrian egoteagatik Hezkuntza Departamentuak antolatzen duen Erasmus+ programaren barnean.

Sarrera ikastaroaren printzipio metodologikoak.

1. Goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroan erabiltzen den metodologiak gaitasun hauek bultzatuko ditu: ikasleek beren kasa ikastekoa, banaka eta taldeka lan egitekoa, pentsamendu autonomoa, kritikoa eta zorrotza garatzekoa, ikerketa teknika eta metodo egokiak aplikatzekoa eta ikasitakoa transferitu eta aplikatzekoa. Erabiltzen den metodologiak aukerak eman behar ditu ikasleek ezagutzak sortu edo eraikitzeko.

2. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ikaskuntzarako beharrezko tresna izanen dira irakasgai guztietan, bai goi mailako zikloetan nahitaezkoak izateagatik, bai eguneroko bizitzarako eta laneratzeko erabilgarriak izateagatik.

3. Irakasleek irakasgai guztietan landuko dituzte irakurmena, idazmena eta jendaurrean ahoz behar bezala aritzeko gaitasuna. Goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroko ikasleek, halaber, informazioa erabiltzen ikasi behar dute, euskarri desberdinetan eta iturri desberdinetatik.

4. Ikastetxeek ikasleen ikaskuntza-erritmo ezberdinak eta haien banakako ezaugarriak eta/edo ikaskuntza-estiloak kontuan hartzen dituzten metodologiak erabiliko dituzte, ikasle guztiek beren gaitasunak ahalik eta gehien garatzea lortzeko. Halaber, metodologia horiek berez ikasteko gaitasunari lagundu, eta talde lana sustatu beharko dute.

5. Tutoretza eta hezkuntza- eta lanbide-orientazioa funtsezko osagaiak dira goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroan. Irakasle tutoreak irakasle taldearen hezkuntza arloko esku-hartzea koordinatuko du.

Tutoretza lana prestakuntza prozesuaren osagai garrantzitsuenetako bat da, eta sarrera ikastaroan aritzen diren irakasle-taldearen barnean sarrera ikastaroan aritzen diren irakasle guztiek egin beharko dute. Tutoretza lan horren bidez, besteak beste, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren jarraipena eginen da, eta ikaslearen motibazioa sustatuko da.

6. Gaztelania atzerriko hizkuntzaren ikaskuntza prozesuan laguntzeko baizik ez da erabiliko, eta lehentasuna emanen zaie atzerriko hizkuntzaren ahozko adierazpenari eta ulermenari.

Goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroaren curriculuma.

Sarrera ikastaroko irakasgaien curriculum erreferentziak aurreko ikasturteetakoa izaten jarraituko du:

a) Irakasgai komunen multzoa:

–Komunikazioa gaztelaniaz. Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean ezarritakoa izanen da prestakuntza ikastaroko “Gaztelania” irakasgairako curriculum erreferentzia.

–Komunikazioa atzerriko hizkuntzan: Ingelesa. Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean ezarritakoa izanen da prestakuntza ikastaroko “Atzerriko hizkuntza: ingelesa” irakasgairako curriculum erreferentzia.

–Matematika aplikatua. Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean prestakuntza ikastaroko “Gizarte zientziei aplikatutako matematika” irakasgaiarentzat ezarritakoa izanen da sarrera ikastaroko “Gizarte zientziak” eta “Osasun Zientziak” modalitateetarako curriculum erreferentzia; eta Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean prestakuntza ikastaroko “Matematika” irakasgaiarentzat ezarritakoa, sarrera ikastaroko “Matematika” modalitaterako.

b) Modalitateko irakasgaien multzoa:

–Teknologia industrial aplikatua. Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean prestakuntza ikastaroko “Teknologia industriala” irakasgaiarentzat ezarritakoa izanen da curriculum erreferentzia.

–Marrazketa Teknikoa. Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean prestakuntza ikastaroko “Marrazketa Teknikoa” irakasgaiarentzat ezarritakoa izanen da curriculum erreferentzia.

–Ekonomia aplikatua. Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean prestakuntza ikastaroko “Enpresaren ekonomia” eta “Ekonomia” irakasgaientzat ezarritakoa izanen da oinarritzat hartuko den curriculum erreferentzia.

–Informazioaren eta komunikazioaren teknologia aplikatuak. Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean prestakuntza ikastaroko “Informazioaren eta Komunikazioren Teknologiak” irakasgaiarentzat ezarritakoa izanen da curriculum erreferentzia.

–Giza biologia aplikatua. Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean prestakuntza ikastaroko “Biologia” irakasgairentzat ezarritakoa izanen da oinarritzat hartuko den curriculum erreferentzia.

–Kimika aplikatua. Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean prestakuntza ikastaroko “Kimika eta Fisika” irakasgairentzat ezarritakoa izanen da oinarritzat hartuko den curriculum erreferentzia.

Ebaluazioa, mailaz igotzea, ziurtapena eta titulazioa.

1. Ikastaroaren irakasgaien ebaluazioetan, etengabea edo azkena izan, goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroaren helburuak eta gaitasunak noraino lortu diren egiaztatzeko erreferenteak, irakasgai bakoitzerako aurreko oinarrian ezartzen den curriculum erreferentzia kontuan hartuta.

2. Ebaluazioak, halaber, helburu du ikasleen dedikazioa, esfortzua eta errendimendu akademikoa aitortuko dela bermatzea.

3. Ikasleen ikaskuntzaren ebaluazioa etengabea eta bereizia izanen da irakasgaien arabera. Prestakuntzarako balioko du, bai eta irakaskuntza prozesuak zein ikaskuntza prozesuak hobetzeko ere.

4. Irakasleek ikasleen ikaskuntza prozesua, irakaskuntza prozesua eta norberaren irakaslana baloratuko dituzte. Horretarako, ikasleek etengabeko ebaluazioan lortutako emaitzak erabiliko dituzte, besteak beste.

5. Irakasgaien arabera eginen da ebaluazioa. Ikastaroko irakasgai bakoitzaren kalifikazioa zenbakizkoa izanen da, 1etik 10era, dezimalik gabe. Sarrera ikastaroko amaierako nota irakasgaien batez besteko aritmetikoa izanen da, bi dezimalez adierazita.

Sarrera ikastaroa gainditutzat hartzeko bi baldintza hauek bete beharko dira aldi berean: amaierako batez besteko nota 5 puntu edo gehiago izatea eta irakasgai bakar batean ere 4 puntu baino gutxiago atera ez izana.

6. Behin bakarrik egin daiteke goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroa. Matrikula deuseztatzeko arrazoiak, prozedurak eta eraginak Lanbide Heziketako heziketa zikloetarako indarreko araudian ezarritako berak izanen dira.

Ziurtagiria eta ondorioak.

1. Goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroa gainditzen duten ikasleek ziurtagiri akademiko bat eskuratuko dute, ikastetxeak emana. Horrek bide emanen du goi mailako zikloetarako sarrera, Nafarroan onarpen prozesua arautzeko araudiari jarraituz.

2. Goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroaren eraginei dagokienez, ondokoak izanen dira, zer teknikari titulu edukitzen den eta goi mailako zer ziklotan sartu gogo den:

a) Lanbide Heziketako teknikari titulua izanik Lanbide Heziketako goi mailako zikloetan sartu nahi duten ikasleak: Sarrera ikastaroan lortutako batez besteko notak hobari bat emanen du, erdi mailako zikloko batez besteko notari gehituko zaiona, goi mailako zikloan sartzeko nota kalkulatzeko, Nafarroan erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko ikasleak onartzeko prozedura arautzen duen apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskineko 12. oinarriaren 5.b) apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

b) Lanbide Heziketako teknikari titulua izanik Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan edo araubide bereziko kirol irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartu nahi duten ikasleak: Sarrera ikastaroa goi mailako zikloetarako sarrera probatzat hartuko da, eta gainera 0,15 hobaria emanen dio ikasturtean lortutako batez besteko notari; beraz, goi mailako zikloetarako sarrera probaren ziurtagirian agertzen den kalifikazioa izanen da sarrera ikastaroan lortutako batez besteko nota gehi ikasturteko batez besteko nota bider 0,15 egin ondoko emaitza.

Goi mailako zikloetarako sarrera probaren ziurtagiriaren modalitateak bat eginen du sarrera ikastaroan gainditu den modalitatearekin.

Horretarako, beharrezkoa izanen da ikasle horiek inskribatzea 2020an Nafarroan egiten den sarrera-probaren deialdian.

c) Arte Plastikoetako eta Diseinuko titulua edo Kirol Teknikari titulua izanik, Lanbide Heziketako goi mailako zikloetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetan edo araubide bereziko kirol irakaskuntzetan sartu nahi duten ikasleak: Sarrera ikastaroa goi mailako zikloetarako sarrera probatzat hartuko da, eta gainera 0,15 hobaria emanen dio ikasturtean lortutako batez besteko notari; beraz, goi mailako zikloetarako sarrera probaren ziurtagirian agertzen den kalifikazioa izanen da sarrera ikastaroan lortutako batez besteko nota gehi ikasturteko batez besteko nota bider 0,15 egin ondoko emaitza.

Goi mailako zikloetarako sarrera probaren ziurtagiriaren modalitateak bat eginen du sarrera ikastaroan gainditu den modalitatearekin.

Horretarako, beharrezkoa izanen da ikasle horiek inskribatzea 2020an Nafarroan egiten den sarrera probaren deialdian.

Irakaskuntza eta irakasleak.

1. Hezkuntzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 6ko 151/2016 Ebazpenaren 2. eranskinean zehazten den irakaskuntza eginkizuna duten irakasleek emanen dituzte sarrera ikastaroko irakasgaiak ikastetxe publikoetan.

2. Goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroko talde bakoitzak tutore bat izanen du, ikastetxeko gainerako taldeek bezala. Araudian ezarritako tutoretza eginkizunak beteko ditu, eta, horretarako, beharrezko ordu dedikazioa izanen du.

6. ERANSKINA

Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikaslearen ziurtagiria (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1912955