206. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Hasiera batez onestea 2020ko urtarrilaren 1ean indarra hartuko duten ordainarazpen eta prezio publikoen ordenantzetan egindako aldaketak, indargabetzea “Muñoz Sola arte modernoko museoan sartzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala” eta hasiera batez onestea “Muñoz Sola arte modernoko museoan ikustaldi gidatuak eta beste jarduera batzuk egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala”

Udalak, 2019ko urriaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen aldaketak, 2020ko urtarrilaren 1ean indarra hartuko dutenak, ondotik aipatzen diren ordenantza hauetan:

Ordainarazpenak:

4. zk.–Ordenantza fiskala, Ibilgailuak espaloietan barna sartu-ateratzeko eta eremu publikoa erreserbatzeko, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zama-lanetarako tasak arautzen dituena.

5. zk.–Ordenantza fiskala, Eremu publikoa eta herri-lurrak okupatzeko tasak arautzen dituena.

12. zk.–Ordenantza fiskala, Trakzio mekanikoko ibilgailuak egonaldi mugatuko eremu publikoetan aparkatzeko tasak arautzen dituena.

21. zk.–Ordenantza fiskala, Ekipamendu soziokulturalak (gizarte etxeak eta gazteendako udal aterpetxea) erabiltzeko tasak arautzen dituena.

23. zk.–Ordenantza fiskala, Udalaren etxeko laguntza zerbitzuen (ELZ) tasak arautzen dituena.

32. zk.–Ordenantza fiskala, Ordezko betearazpenen tasak eta betearazpen aginduenak arautzen dituena.

38. zk.–Ordenantza fiskala, Udalaren artxibo, liburutegi eta hemerotekako materiala kopiatzeko zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena.

Prezio publikoak:

“Tudela-Cultura Enpresa Entitate Publikoaren prezio publikoak arautzen dituen ordenantza”.

Indargabetzea “Muñoz Sola arte modernoko museoan sartzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala”, 2003ko abenduaren 26an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik behin betiko onetsitakoa.

Hasiera batez onestea “Muñoz Sola arte modernoko museoan ikustaldi gidatuak eta beste jarduera batzuk egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala”.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Indarrean dauden xedapenak bete beharrez, espedientea ikusgai dago Ekonomia eta Ogasun Alorreko Ogasuneko, Katastroko, Ondareko eta Erosketetako Administrazio Unitatean. Delako epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat emanen dira aldaketa horiek.

Tuteran, 2019ko urriaren 8an.–Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L1912965