206. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketak, Laborantzarako herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan, 2020ko urtarrilaren 1ean indarra hartuko duen hartan. Hasierako onespena

Udalak, 2019ko urriaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa aipatu ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Indarrean dauden xedapenak bete beharrez, espedientea ikusgai dago Ekonomia eta Ogasun Alorreko Ogasuneko, Katastroko, Ondareko eta Erosketetako Administrazio Unitatean. Delako epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat emanen dira aldaketa horiek.

Tuteran, 2019ko urriaren 8an.–Ogasuneko zinegotzi delegatua, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L1912964