206. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoko lehendakariaren eskumeneko gaiak kudeatzaileari agintzea

Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoko lehendakariak honako ebazpena eman du, 2019ko irailaren 26an:

“Ikusirik espedientean jasotako agiriak, honako hau

EBATZI DUT:

Kudeatzaileari agintzea honako gaien inguruko kudeaketa:

Langileen aferak.

  • Langileen kontratuak sinatzea, ezarritako kontratazio-prozedurarekin bat.
  • Erakundeko langileei soldatarik gabeko baimenak ematea.
  • Erakundeko langileei oporrak hartzeko baimenak ematea.
  • Erakundeko langileei edoskitze-baimenak ematea.
  • Erakundeko langileei amatasun-eszedentzia edo borondatezko eszedentzia ematea.
  • Erakundeko langileei lanaldia murrizteko baimena ematea.
  • Erakundeko langileei Haur Eskolako jantokia erabiltzeko baimena ematea.
  • Familia-laguntza kudeatzea 18 eta 23 urte bitarteko seme-alabak dituzten Erakundeko funtzionarioei.
  • Erakundeko funtzionarioei osasun-laguntza kudeatzea.
  • Erakundeko langileei kilometraje-ordainketa kudeatzea.

–Izapide aferak haur eskoletako haurren matrikulei buruz:

  • Haurrak Haur Eskolaz aldatzeko kudeaketa.
  • Haurren nahitaezko bajak kudeatzea, Nafarroako Gobernuko Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan, familiek 2019-2020ko ikasturtean ordaindu beharreko tarifak ezartzeko Hezkuntzako kontseilariak urtarrilaren 24an emandako 2/2019 Foru Aginduaren 8. oinarrian, edo datozen ikasturteetan hori ordeztuko duen aginduan aurreikusitako kasuetan.

–Izapidetzeko beste zenbait afera.

  • Haur Eskolen Erakundeko Gobernu Batzarrak 2003ko otsailaren 17an onetsitako I. eranskinean jasota dagoenarekin bat, kudeatzaileari dagozkio Haur Eskolen administrazio-prozedurak eragindako zereginak, horiek ez bazaizkio zuzenean esleitu lehendakariari Haur Eskolen estatutuetan.”

Iruñean, 2019ko irailaren 26an.–Haur Eskolen Erakunde Autonomoko lehendakaria, Fernando Sesma Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L1913085