206. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRAGA

Lizarragako Kontzejuaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Lizarragako Kontzejuak, 2019ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma izanik eta bertan zirenak bat etorririk, hasiera batean onetsi zuen Lizarragako Kontzejuaren (Ergoiena) herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabakia jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki-taulan argitaratu ondoan, bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lizarragan, 2019ko urriaren 10ean.–Presidentea, Unai Navarro Aristorena.

Iragarkiaren kodea: L1913095