206. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

42E/2019 FORU AGINDUA, urriaren 3koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 75.000,00 euro gehitzea banakako ebaluazio araubideko dirulaguntzen deialdi batean baimendutako gastuari, hain zuzen ere, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren urtarrilaren 28ko 4E/2019 Foru Aginduaren bidez onetsi zen horretan. DDBN identifikazioa: 437030.

Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak urtarrilaren 28an emandako 4E/2019 Foru Aginduaren bidez onetsi zen banakako ebaluazio araubideko dirulaguntzen deialdi bat, 2018ko urriaren 1etik 2019ko irailaren 30era bitarte nazioarteko, Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan eta beste deialdi batzuetan jaso gabeko beste lehiaketa ofizialetan parte hartzen duten kirol klubentzat eta kirol klub filialentzat; orobat, deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi ziren, eta 456.000,00 euroko gastua baimendu zen deialdiari aurre egiteko, 2019ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Kirol entitateak; akordioak eta laguntzak” izeneko A50002 A5120 4819 336109 partida ekonomikoaren kargura.

Deialdi horretarako onetsitako hasiera bateko gastua 456.000,00 eurokoa izanik, 4. oinarri arautzailean ezarri zen, orobat, aipatutako partidan aurrekontu erabilgarririk izanez gero 2019ko ekitaldian zehar, deialdian aurreikusitako gastua handitzen ahalko zela 75.000,00 eurorekin gehienez.

Kontuan harturik litekeela dela gaur arte deialdi honetarako erabili den saldoa nahikoa ez izatea aurkeztu diren edo epearen barrenean (heldu den urriaren 21era arte, alegia) aurkezten ahal diren dirulaguntza eskaera guztiei erantzuteko, bidezkoa da Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren urtarrilaren 28ko 4E/2019 Foru Aginduaren bidez onetsitako dirulaguntza deialdiari erantzuteko hasiera batez baimendutako gastua handitzea.

Hori baino lehen, konpromisotik kendu dira 90.708,02 euro, aipatu A50002 A5120 4819 336109 partida ekonomikoaren kargura lehendik konprometitu zirenak, NKGIko zuzendari kudeatzailearen ebazpenen bidez, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren uztailaren 24ko 29E/2018 Foru Aginduaren bitartez egindako deialdiari erantzuteko, honi alegia: norgehiagokako araubideko dirulaguntzen 2019ko deialdia, Nafarroako kirol klubentzat eta kirol klub filialentzat, 2018ko irailaren 1etik 2019ko abuztuaren 31ra bitarte egiten diren Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko liga ofizial ez-profesionaletan parte hartzen duten taldeengatik.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Guztira, 75.000,00 euro gehitzea banakako ebaluazio araubideko dirulaguntzen deialdi batean baimendutako gastuari, hain zuzen ere, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren urtarrilaren 28ko 4E/2019 Foru Aginduaren bidez onetsi zen horretan.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta adieraztea haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

3. Foru agindu hau Kirol Zuzendariordetzara, Administrazio eta Kudeaketa Atalera eta Gai Ekonomikoak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko urriaren 3an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F1912919