205. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

13/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Azagrako Udalak, 2019ko abuztuaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2018tik 2019ra luzatutako aurrekontuan egindako 13. aldaketa.

Iragarkia 2019ko 170. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 29an, eta horren ondotik hamabost egun baliodunean egon da jendaurrean, inork alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsitzat jo da 2018tik 2019ra luzatutako aurrekontuko 13. aldaketa.

13/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Partida hauek gutxiagotu dira:

4590.22100.–Instalazio fotovoltaikoa (diru-sarreren itzulera): 12.000,00 euro.

9120.40000.–Alkatetzaren ordainsariak: 4.076,61 euro.

Aplikazio hauek gehigarria jaso dute:

2399.4820011.–Alargun eta erretirodunen elkartea: 8.571,64 euro.

1510.22700.–Eraikinen garbiketa berezia: 7.504,97 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkarazten ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Azagran, 2019ko irailaren 27an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L1912530