2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AÑORBE
2/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Añorbeko Udalak, 2019ko irailaren 20an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2/2019 aldaketa Udalaren aurrekontuan.
Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte.
Aplikatzeko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua; foru dekretu horren bidez garatu zen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan.
Añorben, 2019ko irailaren 24an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1912511