205. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aldaketa, Tafallako Kultura Arloko Kontseiluaren Erregelamenduan. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2019ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Tafallako Kultura Arloko Kontseiluaren Erregelamenduan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, erregelamenduak onesteko eta aldatzeko prozedurak hasiera bateko onespena eskatzen du, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratuta, jendaurrean egoteko gutxienez 30 eguneko epean, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erregelamendua behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tafallan, 2019ko urriaren 2an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1912745