205. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Lan batzordeak sortzea

Sesmako Udalak, 2019ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, erabakia hartu zuen Udalaren antolamendu osagarriari eta borondatezkoari buruz; haren bidez hasiera batez onesten dira erabakiaren ondorioz sortutako lantaldeak edo batzordeak zuzenduko dituzten arauak.

Iragarkia 2019ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 8an, baita Udalaren iragarki-taulan ere, eta jendaurreko epea iraganda, inork ez duenez erreklamaziorik aurkeztu, anarterainoko behin-behineko erabakia behin betikoa bilakatu da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, ondotik ematen da lan batzordeei buruz hartutako erabakia:

–Sortu dira ondotik adierazten diren lantaldeak edo lan batzordeak, eta zehazten den osaera dute. Koordinatzaileari buruzko erabakia eta talde horiek landu beharreko gaiak Alkatetzari dagozkio; alkateak zinegotzien iritzia jasoko du, Udalbatzatik kanpoko pertsonak lantaldeetan parte har dezaten.

2.–Hirigintza, Industria eta Enplegua.

3.–Nekazaritza eta Ingurumena.

4.–Gizarte Ongizatea eta Berdintasuna, Osasuna eta Hezkuntza.

5.–Kultura eta Kirola.

6.–Festak.

–Lan batzorde hauek lan eginen dute honako arau hauei jarraikiz:

a) Batzorde bakoitzean, koordinatzaileaz gainera, udal talde bakoitzeko kide bat izanen da. Udaleko talde politiko bakoitzak Udalari idatziz jakinaraziko dio bere kideetako zein izanen diren titular eta ordezko sortutako batzorde bakoitzean.

b) Alkatetzak eginen du haien deia, edo bertzenaz, kordinatzaile edo arduradunak, baina orduan horren berri eman beharko dio Alkatetzari. Edozein bide erabiliko da deia egiteko, baita ahozkoa ere, eta ez da nahitaezkoa izanen halako epe jakin bat lehenago egitea.

c) Alkatetzak aztertzeko ematen dizkien gaiei buruz ariko dira, baita koordinatzaile edo arduradunak, berezko duten gaien esparruan, ekartzen dituztenen gainean ere.

d) Orokorrean, ez da beharrezkoa izanen haien azterketaren edo iritziaren emaitza idatziz jasotzea; aski izanen da koordinatzaile edo arduradunak Alkatetzari edo Osoko Bilkurari ematea adierazitakoaren berri. Kasu berezietan, dei egileak idatziz jasotzen ahalko du erabilitako gaia eta agertutako jarrerak; halakoetan parte hartzaileek sinatu beharko dute.

e) Ez da nahitaezkoa izanen lantalde edo lan batzorde hauen iritzia eskatzea, eta ez da loteslea izanen erabakia hartu behar duen organoarendako; Alkatetzak edo Osoko Bilkurak zuzenean erabakitzen ahal dute, beren eskumenekoa bada.

f) Jaso ez den orotan, Alkatetzak behar dena xedatuko du lantalde edo lan batzorde hauen antolaketaz eta funtzionamenduaz.

–Erabaki hau argitaratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, erregelamenduak onesteko ezarritako tramiteak betez.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Sesman, 2019ko irailaren 30ean.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1912583