205. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Alkatearen 2019ko ordainsariak eta dedikazio araubidea

San Adriango Udalak, 2019ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehena.–Erabakitzea Emilio Cigudosa García alkate udalburuak Udalbatzako burutzari dagozkion eginkizunak gauzatu behar dituela, dedikazio partzialeko araubidean, lanaldi osoaren % 70aren pareko lanaldiarekin.

Bigarrena.–Emilio Cigudosa García alkateak kargua dedikazio partzialeko araubidean beteko duenez, honako ordainsari hauek ezarriko dira: 32.600,00 euroko urteko zenbateko gordina, hamalau pagatan banatuta; horietatik hamabi dira urteko hilabeteei dagozkienak eta beste biak, aldiz, ekainari eta abenduari dagozkien hilabete-sariak. Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean alta emanen zaio eta Udalbatzak ordainduko ditu ordaindu beharreko enpresa kuotak. Era berean, zenbateko gordin horrek Pertsona Fisikoen gaineko Errenta Aitorpenari dagozkion atxikipenak izanen ditu, bai eta, hala behar bada, langilearen kontura den Gizarte Segurantzaren kuota ere.

Hirugarrena.–Ordainsari horiek ez dituzte inolaz ere gaindituko San Adriango Udalaren aurrekontu orokorrean urtero finkatzen diren mugak. Ordainsari horiek jaso ahal izateko, behar beste diru egon beharko da aurrekontuan.

Laugarrena.–Erabaki hau Udalaren Kontu-hartzailetzara igortzea, ohartaraziz ezen urtero, urtarrilean, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuan dagokion konpentsazio ekonomikoa eskatu beharko dela, Toki Ogasunek Nafarroako Tributuetan duten Parte-hartzearen Funtsaren “Bestelako laguntzak” izeneko apartatuan ezarritakoaren babesean.

Seigarrena.–Ebazpen honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

San Adrianen, 2019ko irailaren 25ean.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1912580