205. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduarekin (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onetsia).

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Alkatea udalerritik kanpo egonen denez irailaren 30etik urriaren 6ra bitartean, biak barne, ordezkoa behar da. Horrenbestez, Jesús Sola Aranda Udalbatzako lehen alkateordearen esku utziko dira alkateari dagozkion eginkizunak.

San Adrianen, 2019ko irailaren 30ean.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1912577