205. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa, Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantzaren 12. artikuluan. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2019ko ekainaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udaleko administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantzaren 12. artikuluan.

Onespenaren erabakia argitaratu zen 2019ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 1ean. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsi da ordenantzaren aldaketa, eta xedatu da testua osorik argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin, zeina aldatu baitzen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

“12. artikulua. Egoitza elektronikoa eta Interneteko ataria.

1. Udal administrazioaren egoitza elektroniko orokor gisa ezarri da honako hau: peralta.sedelectronica.es. Egoitza horretan herritarren eskura jarriko dira zerbitzuen zerrenda eta horiek erabiltzeko modua.

2. Gaztelaniaz egonen da egoitza elektronikoa, eta informazioak beste hizkuntza batzuetan ere jartzen ahal dira, hori interes orokorrekoa dela uste denean.

3. Azkoiengo Udaleko Idazkaritza arduratuko da Udal Administrazioaren egoitza elektroniko orokorraz, eta hari dagozkio egoitza horien kudeaketa eta administrazioa, edukiari dagokionez, galarazi gabe beste udal alor eta zerbitzu batzuek izan ditzaketen eskumenak.

4. www.aytoperalta.com izanen da sarbidea Azkoiengo Udala titular duen Interneteko atarirako.

Azkoienen, 2019ko irailaren 27an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1912578