205. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Udal Planeko XIX. unitate integratuko Z3 eta GZ4 unitateetako (Oberena erakundea) xehetasun-azterketa. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko irailaren 30ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 30-SEP-19 (6/CV).

“Ikusirik Ignacio Azcárate Seminariok, Oberena erakundea ordezkatuz, 2019ko abuztuaren 28an aurkeztutako eskaera eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2019ko abuztuaren 30eko txostenarekin eta Hirigintza Gerentziako legelariaren 2019ko irailaren 17ko txostenarekin, erabaki da:

1.–Hasiera batez onestea Iruñeko Udal Planeko XIX. unitate integratuko Z3 eta GZ4 unitateetako (Oberena erakundea) xehetasun-azterketa, Ignacio Azcárate Seminariok, Oberena erakundea ordezkatuz, 2019ko abuztuaren 28an aurkeztu zuena izapidetzeko, zeinak xede baitu xehe-xehe definitzea eraikuntzak okupatzen ahal dituen eremuak.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea.

3.–Erabaki hau jakinaraztea sustatzaileari eta Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasuneko Alorrari.”

Iruñean, 2019ko urriaren 2an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1912788