205. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Egiaztapen-kode segurua sortzea

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoa bete dadin, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,

EBAZTEN DUT:

Murillo el Frutoko Udalaren egiaztapen-kode segurua sortzea https://sedeelectronica.murilloelfruto.es helbide elektronikoan, honako ezaugarri hauekin:

1. Agiri bakoitzerako sortutako kodea bakarra eta ausazkoa izatea, eta igorlearekin lotura izatea.

2. Ziurtagiri kalifikatuan oinarritutako zigilu elektroniko aurreratuaren baliokidea den segurtasun kriptografikoa izatea.

3. Kode bidez autentifikatutako agiria egoitza elektronikoaren bidez eskuratzea –eta, hala badagokio, hura gordetzen duen fitxategi elektronikoa–, agiriak lege ondorioak sortzen dituen epealdi osoan zehar. Pertsonek berehala eta doan eskuratzen ahalko dute agiria.

4. Toki entitatea identifikatutzat ulertuko da, bere Interneteko atarian edo bestelako sarbide-puntuan bere izenean argitara ematen den informazioari dagokionez, horiek legez egoitza elektronikoak badira.

Egiaztapen-kode seguru hori indarrean jarriko da ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Murillo el Fruton, 2019ko urriaren 2an.–Alkate udalburua, Arancha Murillo Tanco.

Iragarkiaren kodea: L1912784