205. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aldaketa Musika eta Dantza Eskolaren plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2019ko abuztuaren 7an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Altsasuko Musika eta Dantza Eskolaren plantilla organikoa. Haren iragarkia argitaratu zen 2019ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 13an.

Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onesten da 15. lanpostuaren aldaketa Altsasuko Musika eta Dantza Eskolaren plantilla organikoan, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin.

Altsasun, 2019ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

ERANSKINA

2019. URTEKO PLANTILLA ORGANIKOA

Altsasuko Udalaren Musika eta Dantza Patronatua

LANPOSTUAREN ZENBAKIA ETA IZENA

HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA

KOP.

ARAUB. JURIDIKOA

MAILA/TALDEA

SARBIDEA

LANALDIA (%)

MAIL. OSAG.

LANPOST. OSAGARRIA

0015 EUSKAL DANTZETARAKO HASTAPENA (HUTSIK)

Eusk. Esk. (3)

1

L

C

OL

P

12

12,52

Iragarkiaren kodea: L1912531