205. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Aldaketa, alkatearen ordainsarian

Kontuan izanik honako hauetan xedatua: Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikulua, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikulua, toki korporazioetako kideen dedikazioari eta ordainsariei dagokienez, eta azaroaren 12ko 21/2014 Foru Legearen 7. artikulua.

Horri guztiari jarraituz, Funesko Udalbatzak, 2019ko irailaren 26ko osoko bilkuran, aho batez

ERABAKITZEN DU:

Lehena.–2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 35. xedapen gehigarrian udalbatzetako kideen ordainsarien araubidean ezarritako mugei jarraikiz, Udalbatzaren osoko bilkurak alkatearen ordainsarien araubidea ezartzeko 2019ko ekainaren 27an hartu erabakia aldatzea.

Bigarrena.–Aldaketa honen ondorioak 2019ko ekainaren 15etik aitzina atzeraeraginezkoak izango direla onestea.

Bigarrena.–Ordainsarien araubide hau finkatzea alkatearen kargurako: 2.923,00 euro gordin hilean; hau da, 40.924,80 euro gordin urtean, hamalau hilabetekotan ordaintzekoak.

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, jar daitezkeen errekurtsoen araubidea bertan erantsita, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Bosgarrena.–Erabaki hau udal Kontu-hartzailetzari igortzea, jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Funesen, 2019ko irailaren 26an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1912789