205. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Faltzesko Udalak, 2019ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Faltzesko balorazio txostena. Txostena TRACASAk idatzi du, udal-eremukoa da eta osorik hartzen du.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistorari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea 20 egun baliodunean egonen da jendaurrean. Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egongo da Udalaren bulego orokorretan, web-orrian zein egoitza elektronikoan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Faltzesen, 2019ko irailaren 27an.–Alkate udalburua, Sara Fernández Allo.

Iragarkiaren kodea: L1912517