204. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGUILAR KODES

Lurraren gaineko 2019ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da Ondasun higiezinen gaineko 2019ko zerga borondatez ordaintzeko epea 2019ko azaroaren 1ean hasi eta azaroaren 30ean bukatuko dela.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Nafarroako Rural Kutxan Udalak dituen banku-kontuetara transferentzia eginez epe horretan.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira 2019ko urriaren 31n.

Ohartarazten da ezen, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidez kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera, eta derrigorrezko diru-bilketa agentziara igorriko direla, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Aguilar Kodesen, 2019ko irailaren 30ean.–Alkatea, Jesús Ángel Amescua Martínez de Rituerto.

Iragarkiaren kodea: L1912945