204. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Xehetasun-azterketa, Ardoi sektoreko H-4.A lurzatian. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko irailaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Zizur Nagusiko Ardoi sektoreko H-4.A lurzatiaren xehetasun-azterketaren espedientea, Construcciones Andía SAk sustatua, eraikuntzako lerrokadurak berregokitzeko eta aurreikusitako eraikinaren bolumenak antolatzeko, lurzati libre pribatuan eraikitako gorputz bat erantsi ahal izateko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, hala badagokio.

Zizur Nagusian, 2019ko urriaren 1ean.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1912719