204. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Ekonomia-jardueren gaineko 2019ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Honen bitartez aditzera ematen zaie Deierriko udalerriko zergadun guztiei, ekonomia-jardueren gaineko 2019ko zerga borondatez ordaintzeko epea 2019ko irailaren 30ean hasi eta urriaren 30ean bukatuko dela.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak zergadunaren helbidera igorriko dira eta udal honen kontuetan ordaindu beharko dira, Nafarroako Rural Kutxa edo Caixabank banketxeetan, aipatutako epean.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, hots, 2019ko urriaren 30ean.

Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu-bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Aritzalan (Deierri), 2019ko irailaren 28an.–Alkate udalburua, Eduardo Lezáun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L1912892