2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
4/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Ultzamako Udalak, 2019ko irailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean eta udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoa izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea 4/2019 aurrekontu-aldaketari buruzko espedientea, kreditu bereziak eta kreditu-gehigarri bat gaitzeko. Espedientea jendaurrean egon da, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik (2019ko 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 13an), 15 egun balioduneko epean alegazioak aurkez zitezen, argitaratu zeneko egunetik hasita; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. artikulua eta horrekin bat heldu direnak; eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak. Aipatu epe horretan ez da espedienteari buruzko alegaziorik aurkeztu, ezta jaso ere; hortaz, aipatu araudiarekin bat, espedientea besterik gabe onetsi da. Hona hemen aldaketaren testua:
–Gastuetako partida hau sortzea:
- Partida: Zuntz optikoaren obrak.
- Zenbakia: 4910 6290001.
- Oraingo zenbatekoa: 0,00 euro.
- Gehikuntza: 187.000,00 euro.
- Aldaketaren ondorengo zenbatekoa, guztira: 187.000,00 euro.
–Gastuetako partida hau handitzea:
- Partida: Oinezkoentzako Lau Herriko Bidea egokitzea.
- Zenbakia: 4121 6920002.
- Oraingo zenbatekoa: 2.500,00 euro.
- Gehikuntza: 16.000,00 euro.
- Aldaketaren ondorengo zenbatekoa, guztira: 18.500,00 euro.
Finantzabidea:
–Kreditu berezia gaitzea, diru-sarreretako partida hau handituz (kreditu-gehigarria).
- Partida: Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga.
- Zenbakia: 29000.
- Oraingo zenbatekoa: 55.000,00 euro.
- Gehikuntza: 3.354,20 euro.
- Aldaketaren ondorengo zenbatekoa, guztira: 58.354,20 euro.
–Kreditu berezia gaitzea, diru-sarreretako partida berri hauek sortuz:
- Partida: Tokiko inbertsioetarako planerako dirulaguntza, zuntz optikoaren obretarako.
- Zenbakia: 7508003.
- Zenbatekoa: 81.000,00 euro.
- Partida: dirulaguntza, Tokiko Agenda 21.
- Zenbakia: 7508004.
- Zenbatekoa: 12.645,80 euro.
- Partida: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.
- Zenbakia: 1-870.
- Zenbatekoa: 106.000,00 euro.
Larraintzarren (Ultzama), 2019ko urriaren 10ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L1912927